Zineuskadi ekimenak 6 urte bete ditu euskarazko zinema bultzatzen

Zinema Uneak - 2017-09-26T19:10:00+02:00

Zineuskadik 2011n hasi zuen ibilbidea, ordura arte Media Antena Euskal Herria zenaren jarduera jasota. 2012an Zinema Euskaraz programa abiatu zuen, euskarazko filmen estreinaldi komertzialetara bideratutakoa. Fikziozko eta animaziozko film luze zinematografikoen eta sorkuntzako dokumentalen sustapeneko eta publizitateko lehen laguntzak kudeatu zituen; baita emanaldietarako aretoek komunitateko eta Iberoamerikako filmen kopietarako sarbidea izateko laguntzak ere.

Urte hauetan garatutako jardueren artean nabarmentzen dira Europa Creativa MEDIA Desk Euskadi bulegoarekin batera prestakuntzako lehen tailer eta jardunaldien koordinazioa (2013) eta Glocal Cinema programaren koordinazioa.

 

 

Zineuskadik baldintzarik gabe babesten du euskal ikus-entzunezkoaren sektorea, eta horregatik, lankidetza-akordioak sinatu ditu honako hauekin: TopaguneaBilbao Mendi Film Festival eta Euskal Zine Bilera (2013); Donostia Kultura / Filmazpit (2014), Euskadiko Zinema Aretoen Elkartea-EZAE (2015) eta Euskal Kultur Erakundea(2016). Horrez gain, lotura estua du EITBrekin, Euskal Filmategiarekin eta Donostiako Zinemaldiarekin. Zinema Euskaraz programari esker, “Pan, sekula betirako bidaia” filmak, lehen film estatubatuarrak, euskarazko estreinaldi komertziala izan zuen Warnerren eskutik 2015ean.

Azken bi urteetan, Zineuskadi Berlinaleko European Film Market-era joan da Basque Audiovisual markaren bidez, baita Cannes-eko Zinemaldiko marché du film-era ere. Aurten Donostiako Zinemaldian presentzia sendotu du koktel batekin; horri esker, sektoreko eragileen artean harremanak estutzea lortu nahi du, euskal zinema sustatzeko eta Donostiako Zinemaldiaren 65. Edizioan euskal zinemaren presentzia ospatzeko.

 

Zorionak Zineuskadi eta urte askotarako!

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.