Zineuskadik HIRU3 klubarekin batera Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa filmaren aurrestreinaldia iragarri du

Zinema Uneak - 2018-04-05T23:23:54+02:00

Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programari esker, igandean, apirilaren 8an, Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa (Italia)filmaren euskarazko bertsioa Beasaingo Usurbe zinemara iritsiko da. Aretoak 350 ikuslerentzako edukiera du eta HIRU3 haurren kluba izango da bazkideen artean sarrerak banatzeaz arduratuko dena.

Sergio Manfiok (Los cachorros y El código de Marco Polo) zuzendu du Italiako animazio-film hau eta Italiako Errenazimentuan Florentzian jaio zen polimata enblematikoan oinarrituta dago.

Leo Da Vinci, pintore eta buruan ideia ugari duen asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin, sute baten ondorioz etxea galdu duen neskarekin, erabat maitemindu da. Leok lagundu egin nahi dio eta egoera konpon dezakeen abentura zoroa eta zirraragarria planeatu du. Urte batzuk lehenago Montecristo uhartetik gertu hondoratu zen piraten itsasontzia topatu nahi du ustez barruan dagoen altxorra berreskuratzeko. Altxor hori lortuz gero, Mona Lisaren arazoak konpondu egin ahal izango liratekeela uste du. Ondorioz, lagunekin batera, erraza izango ez den bidaiari ekingo diote. Baina ez dira altxorra topatu nahi duten bakarrak izango.

 

 

Zinema Euskaraz programak euskararen erabilera bultzatzen du kultur komunikaziorako bitarteko moduan. Horretarako, aisialdian euskararen normalizazioa sustatzen duten filmen eskaintza jartzen du herritarren esku.

Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa filma, publiko guztientzat egokia, apirilaren 13an, ostiralean, estreinatuko dute Euskadiko eta Nafarroako gainerako aretoetan.

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.