Zuekin... Zinema Uneak! Jaio da Euskara eta Zinemaren topagunea

Zinema Uneak - 2016-12-15T00:00:00+01:00

 

Urtz taldeak bere abesti batean (Maiatzak 10) esaten zuen bezala: Heldu da garaia, herriak kanta dezala! Bai, hemen gaude!

 

JAIO DA ZINEMA UNEAK!

Jaio da Euskara eta Zinemaren topagunea!

 

Euskara eta Zinema zalea bazara, hau duzu zure tokia. Hemen aurkitu bai duzu zinema eta telesail arrakastatsuenen inguruko informazio guztia: albisteak, kritikak, erreportajeak, fitxa teknikoak, trailerrak, eta abar. Ez da informaziorik faltako, ez dugu ezer kontatu gabe utzi nahi.

Gaur estreinatzen da ZinemaUneak.eus webgunea, eta jaiotze arrakastatsu bat lortzeko edukiz beteta heltzen da. Star Wars unibertsoko azken pelikularekin batera jaiotzen gara eta horregatik Rogue One filmaren inguruko informazio guztia HEMEN aurkituko duzu. Baita asteburu honetan, eta hurrengoetan, estreinatzen diren beste ekoizpenen ingurukoak ere.

Orduan, zer falta zaigu? Zu falta zara. Zu irakurle maitea. Proiektu hau zuk gozatzeko sortu da eta zu zara ahalegin ikaragarri honen helburua. 

Espero dugu zure gustukoa izatea, eta barkatu lehen egun hauetan aurkitu ditzakezun akatsak. Ziur egon pixkanaka pixkanaka denak konpontzen eta txukuntzen joan garela. Zinema Uneak ez da gaur amaitzen, orain hasten benetako ekimena: eguneroko informazioa zure esku jartzea, EUSKARAZ. Horretan jarraituko dugu lanean egunero.

 


 

PROIEKTUAREN PARTE IZAN NAHI DUZU?

Zinema Uneak komunitate-proiektu bat izateko nahiarekin jaiotzen den heinean, ateak zabal zabalik ditu parte hartu nahi duen edonorentzako.

Proiektuaren parte izan nuen baduzu bi aukera dituzu: edukiak sortzen lagundu edo diru laguntza bat eskainiz.

 

Erredakzio taldean sartzeko idatzi e-Posta helbide honetara: info@zinemauneak.eus

Diru ekarpen bat eginez lagundu nahi baduzu, parte hartu gure #crowdfunding kanpainan: http://vkm.is/zinemauneak

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.