1945: Bere iraganari Hungariak zor zion pelikula

1945: Bere iraganari Hungariak zor zion pelikula

Lander Arteaga E. - 2018-03-16T05:56:18+01:00
Epaia:

Azken urteetan Europako ekialdeko hainbat herrialde zinema erabiltzen ari dira euren iraganarekin bakezkoak egiteko. 1945 filmean II. Mundu Gerraren ondoren Hungarian bizitako beldurren eta gorrotoei aurre egitea erabaki dute. Holokaustoaren ondorioak herri arrunt eta txiki batean.

1945 pelikulan pertsonen artean bizitako beldurrak,inbidiak edota gorrotoak ezagutu, bizi eta sentituko ditugu. Gerra ondorengo garaiak ezegonkorrak izan ohi dira beti, eta tamalez hori izan da filmari gertatu zaiona. Istorio interesgarri eta erakargarri bat, film ahul batean eta, ondorioz, ezegonkorra irauten dituen laurogei ta hamar minututan.

Adibide bat, zuri-beltzean filmatuta ikuslea garaira bidaiatzen laguntzeko. Baina erabilitako teknikak ez du momentu oro bere helburua betetzen. Gezurrezko zuri-beltz bat erabiltzean, une batzuetan justu kontrako efektua lortzen duelarik.

Lan interesgarri bat, baina bere helburua lortu ez duena.

 

Onena: II. Mundu Gerraren ostean Europako hainbat lekutan bizitako beldurra eta gorrotoa.

Txarrena: Filma honek "azala" bakarrik urratzen du. Gizakien arteko harremanak hain garrantzitsuak izan ziren garai batean azalean gelditzea pena bat da.

 

Fitxa teknikoa

1945
  • Izenburua: 1945
  • Zuzendaria: Ferenc Török
  • Gidoilaria: Gábor T. Szántó, Ferenc Török
  • Herrialdea: Hungria
  • Antzezleak: Péter Rudolf, Bence Tasnádi, Tamás Szabó Kimmel
  • Musika: Tibor Szemzö
  • Iraupena: 91 min
  • Estreinaldi data: 2018-03-16T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.