Altxorra: Errumaniar gizartearen bila

Altxorra: Errumaniar gizartearen bila

Lander Arteaga E. - 2016-12-16T10:58:00+01:00
Epaia:

 

Costi, Buskaresten bizi den, familia-buru gazte bat da. Gauero, lo hartzeko, sei urteko semeari Robin Hooden abenturak irakurtzen dizkio. Egun batean, auzotar batek altxor baten berri duela kontatzen dio eta batera bilatzea proposatzen dio. Costik zalantzak izango ditu, baina azkenean lagunarekin batera bilaketa martxan  jarriko du.

Corneliu Porumboiu errumaniar zuzendari arrakastatsuaren azkenengo lanak ilusioa eta itxaropena du ardatz. Bizi berri baten ilusioa, familia hobe bizitzearen itxaropena. Erritmo lasai batekin eta solasaldi interesgarriz jorratutako gidoi batean oinarrituz, Porumboiu bere ezaugarri onenak aurkezten dizkigu: gizarte errumaniarraren eta errumaniarrek iraganarekin duten harremanaren hausnarketa xume baino sakon bat.

Ez dugu Altxorra film ikusgarri bat, ezta gutxiagorik ere. Ez gaitu gure eserlekuetan harrapatuko. Baina badu hitzekin azaltzea oso zaila den zerbait, eta zerbait horrek istorioan murgildu eta parte sentitzera bultzatuko gaituena. Agian amets zoroak jarraitzeko nahia, agian Costik, bere semeak sustatzen dion, bizitzarekiko duen begirada gardena. Lan bakun bat, baina interesgarria.

 

 

Fitxa teknikoa

Altxorra
  • Izenburua: Altxorra
  • Zuzendaria: Corneliu Porumboiu
  • Gidoilaria: Corneliu Porumboiu
  • Herrialdea: Romania, France
  • Antzezleak: Toma Cuzin, Adrian Purcarescu, Corneliu Cozmei, Radu Banzaru, Dan Chiriac, Iulia Ciochina
  • Musika:
  • Iraupena: 89 min
  • Estreinaldi data: 2016-08-25T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.