Altzairuzko gizona: Gaur egungo Supermanaren aurkezpen ikusgarria

Altzairuzko gizona: Gaur egungo Supermanaren aurkezpen ikusgarria

Lander Arteaga E. - 2018-03-22T07:57:11+01:00
Epaia:

Supermanen istorioa guztientzako ezaguna da, denok irakurri, ikusi edo entzun baitugu noizbait bere inguruko zerbait. Krypton, Clark Kent, Lois Lane, Lex Luthor, eta abar… ezagunak egiten zaizkigun izenak dira, Superman bai da superheroien artean ezagunena.

Altzairuzko Gizona (Man of Steel) ez da Supermanen lehenengo pelikula, eta seguruenik ez da azkena izango. Jerry Siegel eta Joe Shuster, 1938an, sortu zuten pertsonaia, hamar urte geroago agertu zen lehenengo aldiz zineman, gaur arte ezagunena den pelikula 1978an Richard Donnerrek zuzendutakoa delarik. Filma horretan, Christopher Reeve superheroiaren paperan lan bikaina egiten du, ikusle askok Superman onena izan dela esaten dutelarik. Dudarik gabe, gomendagarria den beste pelikula bat.

1978ko Superman filma garai horretako pelikulen antzera duen moduan, Altzairuzko Gizona (Man of Steel) gaur egungo zientzia fikziozko eta superheroien inguruko pelikulen isla da. Istorioa Superman eta Superman II filmen istorioarekin antzekotasun asko baditu ere, aurkezten zaiguna guztiz ezberdina da, gertakariak kontatzeko moduan sortzaileen isla ikusi daitekelarik.

Filma berri honen buruan Zack Snyder zuzendaria dago, 300 edo Watchmen filmenen gidaria, eta berarekin batera David S. Goyer eta Christopher Nolan daude, Zaldun Ilunaren (The Dark Knight) pelikulen idazle eta ekoizleak. Bi ideia horien gauzatzea da Superman honen istorioa kontatzeko modua, superheroi berri bat aurkeztuz eta klasikoak diren ezagutzak berriro ikustatuz, gaur egun zinema ulertzen eta egiten den modura moldatuz.

Aipagarria ere antzezleen zerrenda. Superman berria erdi ezezaguna den Henry Cavill bada ere, The Tudors telesailean ikusitakoa, berarekin batera Hollywooden izarrak diren Amy Adams, Russell Crowe, Diane Lane, Laurence Fishburn edota Kevin Costner aurkituko ditugu, guztien lana bikaina izanik.

Borroka paregabeak ikusiz gain, Altzairuzko Gizonan (Man of Steel) Clark Kentek, edo Kal-El bere kryptongo izena erabiltzen badugu, dituen zalantzak eta barne borrokak biziko ditugu; bere bi nortasunak batera bizi daitezen munduan bere lekua bila dagoen bitartean.

Ikusgarria den pelikula hau, superheroi klasikoenari ohore egiten dio eta Supermanen garai berri bat irekitzen du, gutxienez, zineman. Goza ezazue pelikula honekin, eta nola ez, bere soinu banda zoragarriarekin, Hans Zimmerren eskutik datorkiguna.

 

Onena: Supermanek duen aire berria. Gogorragoa, errealistagoa. Gaurkotasunarekin lotuta eta ez iraganeko oroitzapenen ispilu.

Txarrena: Une batzuetan erritmoa moteltzean pelikulatik atera gaitezke. Gainera amaierako borroka errealista da bai, baina agian ikustera ohituta ez gauden suntsipen gehiegi nabarituko dugu Supermanen inguruan.

 

Fitxa teknikoa

Altzairuzko gizona
  • Izenburua: Altzairuzko gizona
  • Zuzendaria: Zack Snyder
  • Gidoilaria: David S. Goyer, Christopher Nolan
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Henry Cavill, Amy Adams, Michael Shannon, Diane Lane, Russell Crowe, Kevin Costner, Ayelet Zurer, Laurence Fishburne, Richard Schiff, Harry Lennix
  • Musika: Hans Zimmer
  • Iraupena: 143 min
  • Estreinaldi data: 2013-06-21T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.