Amama (2015)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Amama Urtea: 2015 Herrialdea: Euskal Herria Zuzendaria: Asier Altuna Aktoreak: Kandido Uranga, Iraia Elias, Amparo Badiola, Klara Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga Gidoilaria: Asier Altuna, Telmo Esnal Musika: Mursego Produkzioa: Euskal Irrati Telebista (EiTB), Movistar+, Televisión Española, Txintxua Films Generoa: Drama Iraupena: 103 min Adin kalifikazioa: 12 urtetik gorakoentzat Estreinaldi data: 2015/10/16

Sinopsia

Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.

Trailerra