Amama: Atzo eta Gaur arteko lehia, iragana eta etorkizunaren arteko gatazka

Amama: Atzo eta Gaur arteko lehia, iragana eta etorkizunaren arteko gatazka

Lander Arteaga E. - 2015-10-20T20:50:00+02:00
Epaia:

Bi munduren arteko gatazka. Bi bizimoduren arteko borroka. Hiru anai-arreba bizitzan euren lekua bilatzen. Bi guraso seme-alaben erabakiak epaitzen; bat hitzen bidez, bestea isil, begirada sakonen bitartez. Irtenbide errazik ez dago, zauririk gabeko erabakirik ezta.

Sakon ezagutzen duen mundu baten inguruko hausnarketa sakon eta, batzuetan, hunkigarri bat aurkezten digu Asier Altuna-k Amaman, bere filma berrian. Bere lagun eta ohiko lankidea den Telmo Esnal-ekin batera idatzitako gidoi zoragarri baten bitartez, pelikula honek baserrien bizimodua eta zailtasunak aurkituko dizkigu, gatazka hori bere barnean bizi duen familia baten bitartez. Testu zoragarri bat.

Istorioa aurkezteko, Altuna-k lan txukuna ere egiten du; baserri familia baten gatazkak bizipen unibertsal batean bihurtuz. Begiradak eta isil uneak dira protagonista, lehia gogor baten lekuko. Tradizioz beteriko irudiak modu moderno baten bitartez erakutsiz.

Begirada hauek aurkezten: Amparo Badiola, Ander Lipus, Iraia Elias, Kandido Uranga, Klara Badiola, Manu Uranga eta Nagore Aranburu. Guztien lanak hunkigarriak dira, baina bi dira guztien gainetik goraipatu behar direnak: Iraia Elias, alabaren begiraden jabea, eta Kandido Uranga, aita zorrotza antzezten.

Amama filmak Euskal Zinemaren Irizar sariaren irabazlea izan zen.

 

Fitxa teknikoa

Amama
  • Izenburua: Amama
  • Zuzendaria: Asier Altuna
  • Gidoilaria: Asier Altuna, Telmo Esnal
  • Herrialdea: Euskal Herria
  • Antzezleak: Kandido Uranga, Iraia Elias, Amparo Badiola, Klara Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga
  • Musika: Mursego
  • Iraupena: 103 min
  • Estreinaldi data: 2015-10-16T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.