Amaren etxera bueltan: Freskotasunik gabeko komedia bakun bat

Amaren etxera bueltan: Freskotasunik gabeko komedia bakun bat

Lander Arteaga E. - 2016-12-29T22:01:48+01:00
Epaia:

 

Zer da, komedia interesgarri bat izan daitekeen, film bati gerta dakioken gauza txarrenak? Nire iritziz bi: aurrez ikusita dugunaren eta umorea eskasa denaren irudipena. Bata eta bestea proiektu on bat ezerezean utzi dezakete.

Eric Lavaineren Amaren etxera bueltan pelikulak bi akats horiek ditu. Lavaineren aurreko filma (Lagunarteko barbakoa) gogora ekarriko digu, eta umore une gehienak nekez funtzionatzen dute. Alaba protagonista noraezean dabil bizi duen egoera larria umorez hartu nahirik. Baina ez zara bere egoeraz larrituko ezta barre egingo. Eta protagonista nagusia izanik, filmaz gozatzeko eragozpen handi bat da.

Zorionez Ama beste kontu bat da. Agertzen den une oro, istorioa eta umorea guztiz bereganatzen ditu. Josiane Balaskorenak dira momentu onenak. Komedietan eskarmentu handia pantailan agertzen den bakoitzean azaleratzen da.

2016an Frantzian ekoiztutako komedia onena izateko osagai guztiak zituen pelikula hau, bide-erdian gelditzen da. Estatu Batuetako komedia inozoak baino hobeagoa? Bai. Baina ezin dugu oso dibertigarri denik esan eta hori komedia batentzako hondamendi bat da.

 

Onena: Ama (Josiane Balasko), bereak dira une dibertigarrienak. Egia esanda, une dibertigarri bakarrak.

Txarrena: Gag gutxi batzuk alde batera utzita, ez du dibertigarria izateko helburua betetzen.

 

 

 

Fitxa teknikoa

Amaren etxera bueltan
  • Izenburua: Amaren etxera bueltan
  • Zuzendaria: Eric Lavaine
  • Gidoilaria: Héctor Cabello Reyes, Eric LavaineHéctor Cabello Reyes, Eric LavaineHéctor Cabello Reyes, Eric Lavaine
  • Herrialdea: France
  • Antzezleak: Josiane Balasko, Alexandra Lamy, Mathilde Seigner, Philippe Lefebvre, Jérôme Commandeur, Cécile Rebboah
  • Musika: Fabien Cahen
  • Iraupena: 97 min
  • Estreinaldi data: 2016-12-30T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.