Arrival (2016)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Arrival Urtea: 2016 Herrialdea: USA Zuzendaria: Denis Villeneuve Aktoreak: Amy Adams, Jeremy Renner, Forest Whitaker, Michael Stuhlbarg, Mark O'Brien, Tzi Ma Gidoilaria: Eric Heisserer, Ted Chiang Musika: Jóhann Jóhannsson Produkzioa: 21 Laps Entertainment, FilmNation Entertainment, Lava Bear Films, Xenolinguistics Generoa: Zientzia fikzioa Iraupena: 116 min Adin kalifikazioa: Kalifikazioaren zain Estreinaldi data: 2016/11/18

Sinopsia

Goiz batean, estralurtarren hamabi ontzi Lurrera helduko dira. AEBetan, Txinan, Errusian, Erresuma Batuan, Australian… lur hartuko dute, eta tokian tokiko gobernua haiekin harremanetan jartzen eta zertara etorri diren jakiten ahaleginduko da, mundua kaosak hartuko duen bitartean. AEBtako militarren goi kargu batek hizkuntzalari aditu batekin harremanetan jartzea erabakiko du, izaki ezezagunen hizkuntza argitzeko asmoz, eta Wyoming estatuan lurreratu den ontzira eramango dute fisikan aditua den beste gizon batekin batera. Estralurtarrek hemezortzi ordutik behin zabaltzen dute beren ontzia, lurtarrak bertan sartu eta elkar komunikatzen ahalegintzeko. Beraz, bi adituek hemezortzi orduro egingo diete bisita, pixkanaka, haien mezua ulertu eta gizateriari helarazteko. (Sinopsia, Maialen Goñiren cc-by-sa kritikatik, Zinea.eus webgunean)

Trailerra