Assassin’s Creed: Azkenean lortu dute, bideo-joko baten moldaketa onena

Assassin’s Creed: Azkenean lortu dute, bideo-joko baten moldaketa onena

Zinema Uneak - 2016-12-22T17:56:34+01:00
Epaia:

 

Orainaldi distopiko bat eta XV. mendeko Sevilla. Gaur egungo enpresa teknologiko eraldatzaile bat eta Espainiako Elizaren Inkisizioa. Asasinoak eta Tenplarioak. Baino gizon bakar bat: Callum Lynch. Bietan garaile ateratzeko bidea aurkitu beharko du.

 

Ideia honetatik abiatuz, Justin Kurzel (Macbeth) lan interesgarri bat osatzea lortzen du. Bai, bideo-joko famatu baten zinemarako moldaketaren aurrean gaude; baina hori ez da ekoizpen honetan garrantzitsuena. Bere aurreko lanen ildo berdina jarraituz, Kurzelek Assasin’s Creed bideo-jokoaren ideia hartzen du eta gizakien buruan zer dagoen aztertzen duen abentura bat eskaintzen digu. Hori bai, Macbeth filmean bezala Michael Fassbender bikainaren laguntzarekin. 

Aktorea alemaniarra bai da pelikula interesgarri honen beste gakoa. Protagonista nagusia izateaz gain, Fassbenderrek ekoizle lanak ere egiten ditu. Jokoz kanpo uzten zigun planteamendu hori (Fassbender bideo-joko baten moldaketaren produktorea izatea ez da ohiko zerbait), filma ikustean zentzu osoa dauka. Argi dago hasieratik aktore eta ekoizlearen ideia lan psikologikoago bat egitea zela, eta zalantzarik gabe lortu dute.

Ez da film bikain bat, bere akatsak ditu. Baina seguruenik, orain arte zinemarako egin den  bideo-joko baten moldaketa interesgarriena dela esan dezakegu. Eta hori bada zerbait. Abentura ikusgarriak bai, baina zerbait gehiago ere.

Amaitu aurretik, ezin da aipatu gabe utzi beste aktoreen lana ere. Macbeth filmaren hirukotea osatuz, Marion Cotillard ere ikusiko dugu honetan. Beti bezala lan neurridun eta interesgarri bat eginez. Eta, Fassbender eta Cotillardekin batera aktore espainiar bi: Javier Gutierrez eta Hovik Keuchkerian, Torquemada inkisidorea eta bere laguntzailea. XV. Mendeko Sevillan gertatzen diren uneak motz gelditzea lortzen dute.

Laburbilduz, Assassin’s Creed bideo-joko baten moldaketa baino askoz gehiago da; hori bai, akzioa eta abenturak alde batera utzi gabe.

 

 

 

Fitxa teknikoa

Assassin's Creed
  • Izenburua: Assassin's Creed
  • Zuzendaria: Justin Kurzel
  • Gidoilaria: Michael Lesslie, Adam Cooper, Bill Collage, Patrick Désilets, Corey May, Jade Raymond
  • Herrialdea: UK, France, Hong Kong, USA
  • Antzezleak: Michael Fassbender, Marion Cotillard, Jeremy Irons, Brendan Gleeson, Charlotte Rampling, Michael Kenneth Williams
  • Musika: Jed Kurzel
  • Iraupena: 115 min
  • Estreinaldi data: 2016-12-23T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.