Azken abestia: Liburu batek batu duena, ez dezala musikak aldendu

Azken abestia: Liburu batek batu duena, ez dezala musikak aldendu

Zinema Uneak - 2016-12-29T23:16:00+01:00
Epaia:

 

Bere lehen diskoarekin arraska ikusgarri bat lortu duen musikari bat hil da. Alargunak bere bizitzaren inguruko liburu bat idatzi nahi du, baina ez daki nola egin. Proiektua aurrera eramateko, bere senarraren musikaz maiteminduta dagoen unibertsitate irakasle bati laguntza eskatu beharko dio. Liburua idazteko prozesuan, bizi izan duen galerari aurre egin beharko dio.

Ez da istorio berri bat, filma aurrera doan hala ez dugu ezustekorik aurkituko. Baina hala ere, gustura ikusten da umorea eta drama nahasten dituen kontakizun hau. Horregatik, Sean Mewshaw zuzendariaren debuta pelikula txukun bat; entretenigarria. Esan bezala, ez du ezer berritzailerik egiten, ezta saiatu ere, baina ofizioa ezagutzen duela argi uzten du. Bizitzan zehar jasaten ditugun galeren inguruko hausnarketa zintzo bat eraikitzea lortzen du eta hori, egun ekoizten diren istorio kaskarrak ikusita, eskertzekoa da ere.

Filma Rebecca Hall eta Jason Sudeikis aktoreak dira. Haiek dira sekuentzia gehienetan protagonistak, eta bien artean sortzen den dinamika ona pelikula osoa sostengatzen du. Ez dute kimika ikusgarri bat, baina euren solasaldiak gure arreta piztuko dute; elkar trukatzen dituzten esaldia zorrotzak gehienetan dibertigarriak direlako. Ez da ez bata ez bestearen lan onena, baina ez du inporta. Atsegin osoz gozatuko dugu bion artean hazten den harremana.

Ekoizpen lasai eta arin batez gozatzeko aukera on bat. Ez digu ezer eskatuko, eta ez digu inongo aztarnarik utziko. Gozamen bakun eta samur bat.

 

Onena: Rebecca Hall eta Jason Sudeikisen artean sortzen den dinamika, ez da “feeling”-a baina entretenigarria da.

Txarrena: Ingurunearen, musikaren eta Dianna Agronen pertsonaiaren (Finley) ustiapen gutxia.

 

 

Fitxa teknikoa

Azken abestia
  • Izenburua: Azken abestia
  • Zuzendaria: Sean Mewshaw
  • Gidoilaria: Sean Mewshaw, Desi van Til, Desi van Til, Desiree Van TilDesiree Van Til
  • Herrialdea: USA, Canada
  • Antzezleak: Rebecca Hall, Dianna Agron, Griffin Dunne, Joe Manganiello, Jason Sudeikis, Blythe Danner
  • Musika: Daniel Hart
  • Iraupena: 105 min
  • Estreinaldi data: 2016-02-05T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.