Bahituriak: Garai korapilatsu baten isla

Bahituriak: Garai korapilatsu baten isla

Helena Mayorga - 2017-09-01T00:19:53+02:00
Epaia:

1983an, Sobietar Batasunean, goi-erdi klaseko gazte talde batek ihes egiteko plan bat osatzen hasten da. Ideia hegazkin bat bahitzea da, Turkiara desbideratuz eta horrela hain gogoko duten askatasuna lortzea; Sobietar Batasuneko erregimenetik urrun.

Pelikula gertaera errealetan oinarrituta dago, baina interesgarriena da nola kontatzen den. Sentimenduak hain korapilatsuak dira ezen ez dakizula nork duen arrazoia edo noren arrazoiak diren garrantzitsuenak: gazteenak, familienak edota gobernu komunistarenak. Gertaera modu errazean kontatzen dute baina bakoitzaren motibazioak epaitu gabe; hausnarketarako utziz.

Bahituriak merezi duen lan bat da, sortzen duten giroa ezin hobea delako. Pertsonaia bakoitza bizirik dirauen pertsona bat dela islatzen duten moduagatik; forma sinple batez, xehetasun gutxirekin, sakontasun gutxi baino nahikoarekin.

 

Onena: Istorioa kontatzeko modua, kontatzeko trebetasuna. Minutu oro ondo neurtuta dago, istorioa bikain iragotzen delarik.

Txarrena: Bahiketa pantailan islatzeko modua. Arraroa sentitzen da, ez zara guztiz parte-hartzaile moduan sentitzen. Emaitz orokorrean garrantzi handia ez badu ere, momentu oro ikusitako maisutasuna hemen pixka bat galtzen da.

 

Fitxa teknikoa

Bahituriak
  • Izenburua: Bahituriak
  • Zuzendaria: Rezo Gigineishvili
  • Gidoilaria: Lasha Bugadze, Rezo Gigineishvili
  • Herrialdea: Georgia, Russia, Poland
  • Antzezleak: Irakli Kvirikadze, Tinatin Dalakishvili, Avtandil Makharadze, Merab Ninidze, Darejan Kharshiladze, Giga Datiashvili
  • Musika: Giya Kancheli
  • Iraupena: 103 min
  • Estreinaldi data: 2017-09-01T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.