Ballerina: Ederra bai, baina mami handirik gabekoa

Ballerina: Ederra bai, baina mami handirik gabekoa

Sara Sebastián Pérez - 2017-01-26T09:32:00+01:00
Epaia:

Umeei eta helduei batera zuzendutako animazioa modan dagoela ezin da ukatu. Umeek, euren bakuntasunetik, gozatzen dituzten lanak, non helduek beste zerbait ere ikusten duten. Ballerina estilo horretako film bat izatea nahi du… baina ez du bere helburua lortzen. Erritmo falta eta aski ezaguna dugun istorio bat dira bere akats nagusienak, eta hauen ondorioz ez umeek ez helduek ez dute guztiz gozatu.

Ballerinaren gertaera nagusiak askotan ikusi eta irakurri ditugun beste askoren antzekoak dira: Gurasorik ez duen neska gazte batek bere etxetik ihes egiten du – kasu honetan, umezurtz-etxe batetik- bere ametsak egia bihurtu nahian. Ohi den bezala, gure protagonistak lagun min bat izango du alboan: oraingoan, ezkutuan – edo ez hainbeste – maiteminduta dagoen bere lagun leiala. Bidean, maltzurra baina maltzurragoa den etsai bat topatuko du. Nola ez, maltzur hau pixkana pixkanaka berrerosten joango da, azkenean protagonistaren mentore bilakatu arte. Aurrez, milaka aldiz, ikusi, irakurri eta entzundako istorioa.

Baina hau ez da txarrena. Txarrena da inongo magia edo ustekabeko norabide aldaketarik ez duen istorio honek alferrik galtzen duen animazio zoragarria. Argi utzi behar dut, irudien edertasunagatik eta bikain egindako dantza une ikusgarritasunagatik soilik pelikula hau ikustea pena merezi duela. Baina egia da ere fardela ez dela, gehienetan, nahikoa.

 

Onena: Animazio zoragarria, gehien bat dantza protagonista den uneetan.

Txarrena: Azkenean, ez umeek ez helduek ez dutela guztiz gozatuko.

 

 

Fitxa teknikoa

Ballerina
  • Izenburua: Ballerina
  • Zuzendaria: Eric Summer, Éric Warin
  • Gidoilaria: Carol Noble, Eric Summer, Laurent Zeitoun
  • Herrialdea: France, Canada
  • Antzezleak: Elle Fanning, Dane DeHaan, Maddie Ziegler, Carly Rae Jepsen, Elana Dunkelman, Kaycie Chase
  • Musika: Klaus Badelt
  • Iraupena: 89 min
  • Estreinaldi data: 2017-01-27T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.