Beren istoriorik onena: Zinemak izan dezakeen garrantzia islatu nahi duen dibertimendu bat

Beren istoriorik onena: Zinemak izan dezakeen garrantzia islatu nahi duen dibertimendu bat

Sara Sebastián Pérez - 2017-07-14T02:22:20+02:00
Epaia:

Zinemaz hitz egiten duen edozein ekoizpen, hasiera batean, interesgarria da. Gainera II. Mundu Gerra garaiko zinema bada, are gehiago. Eta borobiltzeko emakumeen lana eta garrantzia aldarrikatzen duen lan bat izanik, Bere istoriorik onena hiru osagai bikain dituela esan dezakegu.

Zinema egitea (edota gidoi bat idaztea) ez da lan makala, kontrakoa. Gainera gerra baten erdian bada txarrago, baina egia da 40. hamarkadatik aurrera zinemak zuen sugestio indarra argi gelditu zela. Hemen bonbardaketen aurrean herriaren adorea piztea lortuko duen film bat osatzea da helburua.

Gidoilariak, aktoreak, ekoizleak, eta abarreko pertsonaiak ikusiko ditugu, bakoitzak lan ezberdinak bere modura egiten. Gemma Arterton eta Sam Claflin gidoilarien ikusezintasuna bikain islatzea lortzen dute, Billy Nighy aldiz aktoreen harrotasunaren adibide bikaina da.

Filmaren lehenengo bi herenak oso interesgarriak dira. Erritmo bizi batekin filma martxan jartzeko arazoak biziko ditugu, protagonistak dituen arazo pertsonalak aldatu gabe. Baina amaieran, une horretara arte piztutako sentimenduak galtzen hasiko dira. Dramatismo gehiegi.

Garaiko zinema bikaina, aldarrikapen istorio bitxi bat eta komedia entretenigarri bat. Pena bat amaiera arraro hori, bestela lan nabarmen eta txintxo baten aurrean egongo ginateke. Ikusiko duguna txintxo bakarrik izango da.

 

Onena: Gemma Arterton, Sam Claflin eta Bill Nighyren lanak. Zinemaren pozak eta miseriak suposatzen zutena (eta dutena) argi erakusten digute. Pantaila handian ikusiko duguna ikusita, gustura lan egin dutela iragarri daiteke. Osatzen diten hirukotea zoragarria da.

Txarrena: Drama eta komedia artean bilatzen duen oreka. Egia da komedia erromantikoa alderatzea lortzen duela, baina behin betiko emaitza arraroa da. Momentu askotan oso dibertigarria, beste batzuetan aldarrikapenez josia eta bestetan kutsu dramatiko handi batekin. Azkenean, zer izan nahi duen argi ez duela erakusten du.

 

Fitxa teknikoa

Beren istoriorik onena
  • Izenburua: Beren istoriorik onena
  • Zuzendaria: Lone Scherfig
  • Gidoilaria: Gaby Chiappe, Lissa Evans
  • Herrialdea: UK, Sweden
  • Antzezleak: Gemma Arterton, Sam Claflin, Bill Nighy, Jack Huston, Paul Ritter, Rachael Stirling
  • Musika: Rachel Portman
  • Iraupena: 117 min
  • Estreinaldi data: 2017-07-14T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.