Bihar dena hasten da: Askotan ikusi dugun istorio bat bada ere, dibertigarria

Bihar dena hasten da: Askotan ikusi dugun istorio bat bada ere, dibertigarria

Pablo Castillo Lorente - 2017-03-31T03:15:16+02:00
Epaia:

Etorkizunagatik kezkatzen ez den gazte bat da Samuel. Baina egun batean bere maitaleetako bat agertuko da eta bere alaba aurkeztuko dio: jaio berri den ume bat. Une horretan, Samuelek bere bizitza eraldatu eta Gloria txikiaz arduratuko da.

Bihar dena hasten da "No se aceptan devoluciones" film mexikarraren remake bat da. Eta zorionez, ondo eginiko remake bat. Ez da maisulan bat, baina ondo funtzionatzen du; gehien bat aktore guztiak, eta Omar Sy batez ere, egiten duten lanagatik.

Ezer gutxi gehiago esan daiteke. Aktoreen lana interesgarria eta dibertigarria bada ere, gidoi aldetik beste komedia bat besterik ez baita. Remake bat izanik jatorrizko filma baino hobea da, eta hori ez da gutxi, baina esan bezala ez digu ezer berezirik eskainiko. Hori bai entretenigarria da guztiz.

 

Onena: Omar Sy aktorea, eta Gloria (Gloria Colston) txikiarekin dituen hainbat une.

Txarrena: Ezagunegia dugun gidoi bat, zinema liburuetan mila aldiz ikusitakoa.

 

Fitxa teknikoa

Bihar dena hasten da
  • Izenburua: Bihar dena hasten da
  • Zuzendaria: Hugo Gélin
  • Gidoilaria: Eugenio Derbez, Igor Gotesman, Hugo Gélin, Leticia López Margalli, Mathieu Oullion, Guillermo Ríos, Jean-André Yerles
  • Herrialdea: France, UK
  • Antzezleak: Omar Sy, Clémence Poésy, Antoine Bertrand, Ashley Walters, Gloria Colston, Clémentine Célarié
  • Musika: Rob Simonsen
  • Iraupena: 118 min
  • Estreinaldi data: 2017-03-31T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.