Casino Royale: James Bonden itzulera bikaina

Casino Royale: James Bonden itzulera bikaina

Lander Arteaga E. - 2016-12-27T12:29:00+01:00
Epaia:

Nire izena Bond da, James Bond. Milaka aldiz entzundako esaldia hau da, dudarik gabe, munduan famatuen den espioi ingelesaren pelikula bilduma hoberen azaltzen duena. Ian Fleming idazlearen burutik sortua, James Bond berrogeita hamar urte betetzen ditu aurten zinema munduan, eta duela aste pare bat bere azken pelikula estreinatu zenez, gaur gurera, azken Bond honen lehenengo filma ekarriko dugu. Gaur gurekin, Casino Royale.

Casino Royale filma 2006an estreinatu zen, Martin Campbell zuzendua eta Daniel Craig lehenengo aldiz Bond-en paperean aurkezten zelarik. Bitxitasun giza, aipatu behar da honako hau Martin Campbell zuzentzen zuen bigarren Bond filma zela, eta gainera, bigarren aldiz, aktore bat James Bond giza estreinarakoan zen zuzendari. 1995an Zeelandar Berrian jaiotako zinemagile honek Pierce Brosnan-en lehenengo Bond filmaren arduraduna izan zen, hain zuzen ere, GoldenEye filmarena. 

Casino Royale, Ian Fleming-ek James Bond pertsonaiaren inguruan idatzitako lehenengo eleberria da, eta horregatik hautatu zen espioi ingelesaren zinema aro berri hau irekitzeko. Istorioa espioiaren lehengo urratsak kontatzen ditu, bere 00 lizentzia nola lortu zuen barne. Filma honek, Bourne pelikula bildumak ditu irizpide, James Bond-en legatua ahaztu gabe. Daniel Craig, indarrez eta bikain, antzezten duen Bond hau bihozberagoa eta errealagoa da, aurreko pertsonaiekin alderatuz. Filma honetan, James Bond-en dituen gorabeheretan, hauek bere buruari eta bihotzari nola eragiten dioten ikusiko bai dugu.

Aipatuko guztia, Bond-en inguruko jarduera eta ekintza ikusgarriak alde batera utzi gabe batzen dira filmean, askoren iritziz, pelikula bilduma honen firmerik onena eraikiz. 2008an estreinatutako Quantum of Solace eta duela bi aste estreinatutako Skyfall dira, gaur aurkezten dugun, filma honen jarraipenak, biak Casino Royale pelikulak irekitako bideetatik jarraituz.

Amaitzeko gomendio bat, ez galdu Casino Royale filmaz gozatzeko aukera, eta abian zaudela, Quantum of Solace eta Skyfall ikusteko gogoaz bazaude, zinema inguruko asteburu plan interesgarri bat lortu duzu. Eta gogoratu, ez utzi zinemara joateari.

 

 

Fitxa teknikoa

Casino Royale
  • Izenburua: Casino Royale
  • Zuzendaria: Martin Campbell
  • Gidoilaria: Neal Purvis, Robert Wade, Paul Haggis, Ian Fleming
  • Herrialdea: UK, Czech Republic, USA, Germany, Bahamas
  • Antzezleak: Daniel Craig, Eva Green, Mads Mikkelsen, Judi Dench, Jeffrey Wright, Giancarlo Giannini
  • Musika: David Arnold
  • Iraupena: 144 min
  • Estreinaldi data: 2006-11-24T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.