El bar: Xumea bezain zoragarria den komedia dibertigarri bat

El bar: Xumea bezain zoragarria den komedia dibertigarri bat

Pablo Castillo Lorente - 2017-03-25T14:59:00+01:00
Epaia:

Aitortu behar dut: filma ikusi aurretik gutxirekin konformatzen nintzen, baina egia izanda harrituta utzi ninduen. Kalean kaos uneak bizi diren bitartean, taberna batean babestuta dagoen pertsona talde baten istorio hau oso dibertigarria da.

Film honen minutu gehienetan barrezka, edo gutxienez irribarre batekin, egongo gara. Pertsonaia xelebre ezberdinen komentarioak edota bizi diren hainbat egoera dibertigarriak eta zoragarriak baitira. Pertsonaien izaera delako lan honen indarguneetako bat. Aktore gehienak, ia guztiak, lan bikain bat osatzen dute; euren pertsonaiak ulertuz eta euren izaeretan murgilduz. Denak filma hobetzea lortzen dute. 

Gidoia aztertzen badugu, lan interesgarri bat ere ikusten dugu. Jorge Guerricaechevarríak eta Álex de la Iglesiak idatzitako testua lortu nahi duenarentzako erritmo eta luzera egokiena baitu. Ez gara nekatutako, arreta osoz jarraituko dugu kontaketaren nondik norakoa.

Gainera, el Bar pelikularen amaiera B filma kutsua du, protagonistak hiltzaile edo ero baten eskuetatik ihes egin beharko balute bezalakoa. Hori bai, entretenigarria izaten jarraitzen du. Ondo pasatzeko eta zinema-aretotik irribarre batetik aterako aukera bikaina.

 

Onena: Hasierako plano-sekuentzia liluragarria, Alex de la Iglesiak lortu duen maisutasunaren isla.

Txarrena: Amaiera. Ez da txarra, ezta gutxiagorik; baina Alex de la Iglesiaren film gehienetan gertatzen den moduan bat batean filmaren generoa aldatzen da. Ikusle asko jokoz kanpo utziko ditu, horregatik onena aurre iritzirik gabe gozatzea da.

 

Fitxa teknikoa

El Bar
  • Izenburua: El Bar
  • Zuzendaria: Álex de la Iglesia
  • Gidoilaria: Álex de la Iglesia, Jorge Guerricaechevarría
  • Herrialdea: Spain
  • Antzezleak: Mario Casas, Blanca Suárez, José Sacristán, Carmen Machi, Terele Pávez, Alejandro Awada
  • Musika: Carlos Riera
  • Iraupena: 102 min
  • Estreinaldi data: 2017-03-24T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.