Elur beltza: Ideia berri gutxi eta flashback gehiegi

Elur beltza: Ideia berri gutxi eta flashback gehiegi

Pablo Castillo Lorente - 2017-04-12T01:09:05+02:00
Epaia:

Aita hiltzerakoan, bi anaik elkar topatu beharko dute hamar urtez ikusi gabe egon ondoren. Familiak Patagonian dituen lur batzuk saldu nahi dituzte, baina berriro elkar ikustean iraganean ezkutatuta mantentzen zen istorio hunkigarri bat berpiztuko da.

Gidoia errazegia da, aurrez ikusi daiteke bere nondik norakoa. Eta hori da interesgarria suertatu litekeen film honen arazo guztien jatorria. Gainera, freskotasun falta hori flashback pilo batekin ezkutatzen saiatuko dira. Argi dago iragana berreskuratzeko ideia ona dela, baina hori etorkizuneko istorioa baino garrantzitsuagoa denean zerbait ez doa ondo.

Pertsonaiak ere interesgarriak dirudite lehenengo momentuan, baina minutuak pasa ahala aktoreen lanak indarrik gabe sentituko ditugu. Bahiz eta Ricardo Darin bezalako aktoreak izan, arima falta sumatzen badugu, akabo.

Baina arazo guzti hauek nolabait apaintzeko, Argazki landu batez gozatzeko aukera izango dugu. Girotzea eta tentsioa non nahi sentituko dugu momentu oro.

Gauza txar asko aipatu baditut ere, ikusi ostean istorioa eta bere tratamenduaren gizatasunarekin pizka gozatu dudala ezin dut ukatu.

 

Onena: Argazkia eta amaierako sekuentzia.

Txarrena: Gidoiaren freskotasun falta, ikusiegiak ditugun ideia gehiegi.

 

Fitxa teknikoa

Elur beltza
  • Izenburua: Elur beltza
  • Zuzendaria: Martin Hodara
  • Gidoilaria: Leonel D'Agostino, Martin Hodara
  • Herrialdea: Argentina, Espainia
  • Antzezleak: Laia Costa, Ricardo Darín, Dolores Fonzi, Andrés Herrera, Mikel Iglesias, Javier Kussrow
  • Musika: Zacarías M. de la Riva
  • Iraupena: 90 min
  • Estreinaldi data: 2017-04-12T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.