Certain Women: Barealdia egun bizi dugun ekaitzaren erdian

Certain Women: Barealdia egun bizi dugun ekaitzaren erdian

Lander Arteaga E. - 2017-04-15T13:05:52+02:00
Epaia:

Gehienetan zaila da ulertzea film bat zinema-aretoetara ez heltzearen arrazoiak. Are gehiago astero heltzen zaizkigun estreinaldien artean pelikula trakets asko ikusten ditugunean. Eta kasu honetan pena bat da. Egia da lan honek ezaguna ez den estatubatuar gizarte bat aurkezten digula, motela dela, su geldoan hazten doan istorio bat dela,... baina tira, lan nabarmen izanda pena bat da gure aretoetan ikusteko aukerarik ez izatea.

Certain Women Kelly Reichardt (Night Moves) zuzendariaren azken lana da, eta Maile Meloy idazlearen istorio laburretan oinarritzen diren lau emakume ezberdinen istorioak kontatzen dizkigu. Istorio xumeak baina indarrez beterikoak. Istorio motelak, baina beti zerbait gertatzen ari delarik. Hasieratik amaierara aldaketa handirik ez duten istorioak diruditenak, baina pertsonaien barruan den aldatu dutenak.

Irudien aldetik hain apala den ekoizpen batean, goraipatu beharreko da lau emakume protagonisten lana: Laura Dern, Michelle Williams, Lily Gladstone eta Kristen Stewart. Sinpletasunetik emakume bakoitzak bere barnean sentitzen duen konplexutasuna erakusteko gai dira. Begirada, keinu edo hitz bakar batez euren nahiak, beharrak eta kontraesanak azaltzea lortzen baitute.

Esan bezala, pena bat zinema-aretoetara ez heltzea. Eta horregatik, eskerrak hemendik Tabakalerari film hau ikusteko aukera emateagatik. Gazteleraz apirilaren 15ean eta Euskaraz 22an. Zinema ere Euskaraz!

 

Onena: Lau aktore nagusiak. Laura Dern, Michelle Williams, Lily Gladstone eta Kristen Stewart lanak lan honen oinarria dira; oinarria eta magia.

Txarrena: Zinema-areto zirkuituetatik kanpo gelditzea. Ezin dugu ulertu.

 

Fitxa teknikoa

Emakume jakin batzuk
  • Izenburua: Emakume jakin batzuk
  • Zuzendaria: Kelly Reichardt
  • Gidoilaria: Kelly Reichardt, Maile Meloy
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Laura Dern, James Le Gros, Jared Harris, Ashlie Atkinson, Guy Boyd, Edelen McWilliams
  • Musika: Jeff Grace
  • Iraupena: 107 min
  • Estreinaldi data: 2017-04-15T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.