Ero istorio bat: Eztabaida moralez beteriko istorio hunkigarri bat

Ero istorio bat: Eztabaida moralez beteriko istorio hunkigarri bat

Helena Mayorga - 2017-03-25T15:06:00+01:00
Epaia:

Robert Guédiguian zuzendariak eztabaida moralez beteriko istorio bat aurkezten digu Aram gaztearen bizitzaren bitartez. Armeniar familia baten ondorengoa, txikitan entzundako zapalkuntza istorioak bultzatuta gazte frantziar hau Armeniaren independentziaren aldeko talde armatu batean sartuko da.

Bere lehenengo ekintzan, nahigabe, Aramek txirrindulari bat zaurituko du. Bere kristau kontzientziak bultzatuta, pertsona hori ezagutzea erabakiko du. Hor hasten da idealen eta norberaren arteko eztabaida; biktimen balioaren eta zehar kalteen artekoa; eta egunerokotasunaren errealitatearen eta politikak sortarazten dituen injustizien artekoa.

Emozio errazetan erortzen ez den film luze bat, beldurrik gabe turkiar gobernuari mezu argi bat bidaltzen diona eta bilakaera oso interesgarria bizitzen duten pertsonaia-sorta miresgarri bat aurkezten duena. Gure kontzientziak astinduko dituen lan hunkigarri bat.

 

Onena: Amaren ikuspuntua, gizatasunez beteriko istorioa.

Txarrena: Guztiz beharrezkoa ez moralkeria une batzuk. Istorioak berak badu indar nahikoa ideia horiek zabaltzeko, ez zen behar hainbeste behartzea.

 

Fitxa teknikoa

Ero istorio bat
  • Izenburua: Ero istorio bat
  • Zuzendaria: Robert Guédiguian
  • Gidoilaria: Robert Guédiguian, Gilles Taurand, José Antonio Gurriaran
  • Herrialdea: France
  • Antzezleak: Simon Abkarian, Ariane Ascaride, Grégoire Leprince-Ringuet, Syrus Shahidi, Razane Jammal, Robinson Stévenin
  • Musika: Alexandre Desplat
  • Iraupena: 134 min
  • Estreinaldi data: 2017-03-24T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.