Erredentzioa: XXI. mendeko boxeo filmik interesgarriena

Erredentzioa: XXI. mendeko boxeo filmik interesgarriena

Lander Arteaga E. - 2017-03-25T15:08:00+01:00
Epaia:

70eko hamarkadan boxeoaren inguruko filmak hamaika izan ziren: Zezne Basati (Toro Salvaje), Rocky, Txapelduna, eta abar. Gehienak guar egun klasikoak direnak. Gero, ondorengo hamarkadetan lan interesgarri batzuk aurkitu badaitezke ere, gehienetan ez dute film klasikoen kalitate lortzen; edo behintzat boxeo-borrokaldiak ez dira hain onak.

Baina orain lehen mailako zuzendari, gidoilari eta aktore bat batu direnean, duela berrogei urte egindako filmen mailara heltzen den boxeo pelikula bat ikusteko aukera dugu. Zuzendari lanetan The Shooter edota Training Day lanen arduraduna, Antoine Fuqua. Gidoilari lanetan Kurt Sutter, Sons of Anarchy telesailaren arduraduna. Protagonista Jake Gyllenhaal, azkenaldi honetan sasoi bikain batean dagoen aktore bat. Hirurak batuz, boxeoaren munduaren giroa bikain islatzen duen ekoizpen bat lortzen da.

Ildo nagusia erredentzio istorio klasiko bat da. Egun batetik bestera, txapelduna den Billy Hope boxeolariak dena galduko du (maite duen pertsona ere) eta erabaki txarrak hartuz bere familiatik aldendu ere egingo da. Hortik aurrera, maisu berri bat aurkitu eta bere bizitza guztiz eraldatu ondoren, txapelduna izateko aukera berri bat lortuko du. Esan bezala, istorio askotan kontatu diguten istorio bat.

Orduan, non datza lan honen interesa? Istorioa kontatzeko, boxeoaren giroa islatzeko eta boxeo-borrokaldiak filmatzeko eran. Hirurak bikainak. Lehenengo minututik Hoperen sentimenduak, beharrak eta arazoak gureak bezala sentituko ditugu, borroka bakoitza ringaren erdian bageunde bezala biziko dugu.

Rocky burura ekarriko digun lan bat, baina gaur egungo boxeoaren onurak eta gauza txarrak erakutsiz. Zalantzarik gabe, XXI. mendeko boxeo filmik interesgarriena.

 

Onena: Boxeo-borrokaldiak eta Jake Gyllenhaal. Agian, borrokak ez dira Zezen Basati (Toro Salvaje) filmaren mailara heltzen, baina azken hamarkadetan filmatu den boxeo filmik onena da. Beste alde, Jake Gyllenhaalek benetako boxeolari bat dirudi minutu oro, keinuak eta mugitzeko modua bikain islatzen ditu. Bere azken lanetan bezala, Gyllenhaal lan bikaina egiten du.

Txarrena: Istorioa, baina ez gidoia. Gidoia protagonistak bizi duen giroa bikain aurkezten eta garatzen du, baina istorioaren ildo nagusia (dena galtzen duen txapeldun baten erredentzioa) gehiegitan landu den ildo bat da. Ondo atera zaie saiakera berri hau, baina, normalean, hain berritasun gutxi aurkezten dituen istorio bat emaitza txarrak izan ohi ditu.

 

Fitxa teknikoa

Erredentzioa
  • Izenburua: Erredentzioa
  • Zuzendaria: Antoine Fuqua
  • Gidoilaria: Kurt Sutter
  • Herrialdea: USA, Hong Kong
  • Antzezleak: Jake Gyllenhaal, Rachel McAdams, Forest Whitaker, Oona Laurence, 50 Cent, Skylan Brooks
  • Musika: James Horner
  • Iraupena: 124 min
  • Estreinaldi data: 2017-03-24T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.