Errementari (2017)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Errementari Urtea: 2017 Herrialdea: Euskal Herria Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo Aktoreak: Kandido Uranga, Eneko Sagardoy, Uma Bracaglia, Ramón Aguirre, Gorka Aguinagalde, Josean Bengoetxea Gidoilaria: Paul Urkijo Alijo Musika: Xabat Lertxundi Produkzioa: Gariza Produkzioak, Ikusgarri Films, Kinoskopik s.l., Pokeepsie Films, The Project Generoa: Beldurra Adin kalifikazioa: Kalifikazioaren zain

Sinopsia

10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

Trailerra