Erresuma batu bat: Arrazarteko ezkontzak sortarazten dituzten egoeren inguruko hausnarketa

Erresuma batu bat: Arrazarteko ezkontzak sortarazten dituzten egoeren inguruko hausnarketa

Pablo Castillo Lorente - 2017-05-05T03:16:39+02:00
Epaia:

Erresume batu bat Botsuanako errege baten inguruko biopic bat da, Seretse Khamaren ingurukoa hain zuzen ere. 1948an printzeak Britaniako emakume zuri batekin ezkontzea erabaki zuen, nazioarteko iskanbila bat sortuz. Lan honetan Seretsek eta Ruthek (emakume zuriak) bisitako egoera latzak eta jasandako errefusa ezagutuko dugularik.

Gidoia Shakespearen Romeo eta Julieta ekarriko digu burura; aurrez aurre dauden bi familia, kasu honetan bi estatu. Hori bai kasu honetan ondorioak handiagoak izan ziren, bi nazioen arteko harremanak ia ia suntsitu baitzitzuzten.

Pertsonaien garapenean sortzen da lan honen arazorik handiena. Lauegiak dira, inongo ñabadurarik gabe. Horren ondorio da printzea eta emakumearen arteko harremana gehiegi sinplifikatu dela.

Hori bai, istorioa aurkezteko zuzendariak estruktura klasikoena aukeratu du: hiru ataletan banatutako kontaketa bat. Eta ondo egina gainera. Arazoa ez dago hor, gertakarien sinpletasunean baizik;  sinpletasun horrek sortzen duen lautasunean. Seretse eta Ruthen arteko erlazioa ia desagertzen da, eta hori da istorioaren muina; euren harremana eta aske izateko borroka ere.

 

Onena: Historiaren atal ezezagun baten berri izateko aukera: Botsuanako erregearen eta ingeles baten arteko arrazarteko ezkontza. Orain naturaltasunez ikusi daitekeena, bere garaian eskandalu bat izan zen.

Txarrena: Gidoiak dituen akatsak. Testu sinpleegi baten aurrean gaude, protagonisten arteko harremana gehiegi sinplifikatzen duelarik.

 

 

Fitxa teknikoa

Erresuma batu bat
  • Izenburua: Erresuma batu bat
  • Zuzendaria: Amma Asante
  • Gidoilaria: Guy Hibbert, Susan Williams
  • Herrialdea: Czech Republic, UK, USA
  • Antzezleak: David Oyelowo, Rosamund Pike, Tom Felton, Jack Davenport, Laura Carmichael, Terry Pheto
  • Musika: Patrick Doyle
  • Iraupena: 111 min
  • Estreinaldi data: 2017-05-05T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.