Estilodun lapurreta bat: Adina ere garrantzitsua delako

Estilodun lapurreta bat: Adina ere garrantzitsua delako

Zinema Uneak - 2017-04-12T18:29:00+02:00
Epaia:

Batetik, badira komediak eta komediak. Lehenengoak eroak, zentzugabekoak eta leloak izan hori dira. Bigarrenak, aldiz, zerbait kontatzen dizutenak; eroak bai, dibertigarriak ere bai, baina kalitate kutsu batekin.

Bestetik, aktoreak zahartzen joan ahala askotan ahanzten dira. Adina gora doala, euren antzezko ahalmena behera dola dirudielarik. Baina komediekin bezala, badira aktoreak eta aktoreak. Lehenengokoak, komedia leloak egin dituztenak eta urteak pasatzen direnean euren grazia galtzen joaten direnak. Bigarrenak, aldiz, beste edozein gauza baino lehen kalitate handiko aktoreak direnak eta gero komediante onak ere. Hauek ez dute euren bikaintasuna inoiz galtzen.

Film honetan bi hausnarketen bigarren aukerak batzen dira: nabarmena den komedia bat eta kalitate handiko hiru adineko aktore. Eta emaitza, noski, ekoizpen dibertigarri eta interesgarri bat da.

Morgan Freeman, Michael Caine eta Alan Larkin dira lan honen hiru protagonistak, eta hirurak dibertigarriak izateaz gain aktore apartak dira. Euren adina eta dituzten mugak ezagututa, pelikula honetan euren onena ematea lortzen dute. Gainera, hirukote honekin batera Christopher Lloyd edota Matt Dillon agertzen badira, are hobeago.

Istorioa eta gidoia ondo landuta daude oro har, eta gure gizarte kapitalistaren inguruko hainbat kritika ere ikusiko ditugu, baina beste edozein gauzaren gainetik komedia hau aktore-lan zoragarri bat da. Ordu eta erdiz ondo pasatzeko proposamen dibertigarri bat.

 

Onena: Hirukote protagonista. Adinak ez du eraginik Morgan Freeman, Alan Larkin eta Michael Cainen. Zoragarriak.

Txarrena: Une batzuetan erritmoa galtzen du, eta agian istorioari ideia berriren bat falta zaio.

 

Fitxa teknikoa

Estilodun lapurreta bat
  • Izenburua: Estilodun lapurreta bat
  • Zuzendaria: Zach Braff
  • Gidoilaria: Theodore Melfi, Edward Cannon
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Morgan Freeman, Joey King, Ann-Margret, Michael Caine, Alan Arkin, Peter Serafinowicz
  • Musika: Rob Simonsen
  • Iraupena: 96 min
  • Estreinaldi data: 2017-04-12T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.