Europa hotela: Tanovicen txarrena

Europa hotela: Tanovicen txarrena

Sara Sebastián Pérez - 2017-02-03T05:40:21+01:00
Epaia:

Europa hotela moduko film bat ikusten dudan bakoitzean galdera berdina etortzen zait burura: Pelikula sakon eta intelektual bat egiteko beharrezkoa al da erritmorik gabeko lan egitea? Solasaldiz beteriko 70 minutu eta akziozko, edo antzeko zeozerezko, 15 minutu modu interesgarriago batean muntatu daitezke, erritmo arinago batekin. Tamalez, Europa hotela ez da horren adibide on bat.

Europa hotela ez da drama bat, ezta thriller politiko bat,… ez da ezta Tanovic bezalako Oscar sariaren irabazle baten mailakoa; film honek gauza gehiegi hartu nahi ditu bere gain, eta atsotitzak esaten duen bezala: Sobera hartzen duenak, gaizki tinkatzen.

Hotela lekuko pelikula honek langile batzuek antolatzen duten greba, lanuztearen buruak erditik kendu nahi dituzten gorilen abenturak, sofa baten erosketa, bi langileren arteko harreman intimoa, negozioa bogan nola mantendu ez dakien arduradun baten gorabeherak, bilera garrantzitsu baten antolaketa, elkarrizketatu baten eta kazetariaren arteko liskarra, eta abar kontatu nahi digu. Dena, I. Mundu Gerra martxan jarri zuen 1914ko hilketaren mendeurrena ahaztu gabe. Laburbilduz: ia interesik pizteko ahalmenik ez duen anabasa bat.

 

Onena: Protagonista guztien gelditasuna Bosniak bizi duen barne-gatazkaren metafora bat bezala aurkeztea.

Txarrena: Istorioa kontatzeko modua ez duela ikuslearen interesa piztuko, eta ez diola aipatutako metaforaz ohartzen lagunduko.

 

 

Fitxa teknikoa

Europa Hotela
  • Izenburua: Europa Hotela
  • Zuzendaria: Danis Tanovic
  • Gidoilaria: Bernard-Henri Lévy, Danis Tanovic
  • Herrialdea: France, Bosnia and Herzegovina
  • Antzezleak: Snezana Vidovic, Izudin Bajrovic, Vedrana Seksan, Muhamed Hadzovic, Faketa Salihbegovic, Edin Avdagic Koja
  • Musika: Mirza Tahirovic
  • Iraupena: 85 min
  • Estreinaldi data: 2017-02-03T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.