Fast & Furious 8: Gero eta gehiago garai berri bat asteko

Fast & Furious 8: Gero eta gehiago garai berri bat asteko

Lander Arteaga E. - 2017-04-13T12:42:00+02:00
Epaia:

Baina zazpi film eta gero... zer? Ba, harrigarria badirudi ere asko. Orain arterkoa baina hamaika aldiz biderkatuta. Kotxe gehiago, akzio gehiago, gasolina gehiago, une sinestezin gehiago eta, nola ez, familia gehiago. Edo gutxiago. Horretan bai datza zortzigarren atal honen koska: Familiaren defendatzaile handienak, Dominic Toretto, Familiaren aurka jarriko baita.

Laugarren filma estreinatu zenetik Fast & Furious sagak argi dauka zein den bere norabidea: ikusgarritasuna eta pertsonaiak bizirik irauteko bizi duten eguneroko borroka. Oraingoan, denak libre eta erretiratuta zeudela ere bi elementu horiek berpiztea lortu dute. Eta hor dago saga honen meritua. Jarraitzen duen ildoa amaitzear dagoela dirudienean birsortzeko modua aurkitzen duela.

Egia da Paul Walkerren galera gogorra izan dela, eta bere falta istorioan ere sentituko dugula, baina beste aktore guztiek eginahalak egin dituzte hutsune hori betetzeko. Adibidez, Vin Dieselek alde dramatikoena piztu du edota Dwayne Johnsonek bere "status" berriari (protagonistaren lagun minena) tinko eusten dio. Gainera fitxaketa bikain asko egon dira: Helen Mirren, Charlize Theron edota Jason Stathamen pertsonaiaren itzulera. Denen artean film entretenigarri bat eraikitzea lortu dute.

Laburbilduz, betikoa. Bai, baina betikoa nabarmena eta dibertigarria bazen... zertarako aldatu? Askok ez dute filma gustuko izango, baina Fast & Furiousen zaleek bai; eta urtero gehiago direnez saga honi etorkizun oparo bat iragartzen zaio. Azken aholku bat: zinema-aretoan sartu aurretik itzali zure "garuna", eromen honetaz goxatzeko ez duzu beharko eta.

 

Onena: Gasolina usaina ez dela galdu. Zortzi pelikula pasa dira eta oraindik gehiago egongo direnaren arrazoia: akziozko zinema zoragarria da, eskaini nahi digutena ondo egiten dute eta hori holako zinema maite dugunontzako nahikoa da.

Txarrena: Paul Walkerren falta. Zazpigarren pelikulan ikusitako agurra polita izan bazen ere, eta oraingoan bere falta saihestea lortzen badute ere, sentimendu gehien erakusten zuen pertsonaiaren falta sumatuko dugu. 

 

Fitxa teknikoa

Fast & Furious 8
  • Izenburua: Fast & Furious 8
  • Zuzendaria: F. Gary Gray
  • Gidoilaria: Chris Morgan, Gary Scott Thompson
  • Herrialdea: USA, Japan, France, Canada, American Samoa
  • Antzezleak: Vin Diesel, Dwayne Johnson, Charlize Theron, Jason Statham, Scott Eastwood
  • Musika: Brian Tyler
  • Iraupena: min
  • Estreinaldi data: 2017-04-13T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.