Fundatzailea: Estatu Batuetako historiaren alde iluna

Fundatzailea: Estatu Batuetako historiaren alde iluna

Lander Arteaga E. - 2017-03-10T22:07:00+01:00
Epaia:

Askotan ez gara konturatzen baina zinema historikoa bi genero ezberdinetan banatzen da. Batetik, Munduko historia kontatzen duena. Bestetik Hollywoodek duela urte asko martxan jarri zuen beste bat: Estatu Batuetako historian sakontzen duena, Amerikar ametsa kontatzen duena. Zergatik egiten dut banaketa hau? Ba, Fundatzailea bezalako lan bat ezingo zelako beste inon egin, Hollywooden bakarrik lortu baitaiteke lapurreta bat harrotasun istorio batean bilakatzea.

Guk ezagutzen dugun McDonalds ez da jatorrian sortu zena, eta askotan fundatzaile giza ezagutzen Ray Krock ez da benetako sortzailea. Berak Kaliforniako McDonalds anaien ideia hartu eta zabaldu zuen, ezagutzen dugun inperio sortu zuen bai. Baina hori lortzeko nolabait McDonalds anaiei iruzur egin zien, ideia nolabait "lapurtu" zuen.

Baina Hollywoodek aurkezten digun film hau historia gertatu bezala kontatzen badu ere, gozatzea lortzen du. Lapurreta istorio bat harrotasunez kontatzen da, "heroiak" egindako azpijoko guztiak normaltasunez aurkeztuz. Nola lortzen dute halako egoera bat film nabarmen batean bihurtzea? Urte askoz hobetu duten formatu eta estilo gozagarria erabiliz, eta ezagutzen dituzten euren mugak txikiagotuz. Horregatik, aztoratu ahal gaituena da gustura ikusten den ekoizpen bat dela.

Azpimarragarria Michael Keatonen lana. Bera da filma. Bera da protagonista bakarra, Bere inguruan hainbat pertsonaia mugitzen badira ere (emakumea, McDonald anaiak,...), inork ez du bere nagusitasuna berdintzen. Betidanik (adibidez, Beetlejuicen) duen iruzurti keinu zoragarri erabiliz Ray Kroc perfektu bat egitea lortzen du. Bere lanagatik bakarrik filma ikustea merezi du.  

Honetaz aparte, ezer gutxi gehiago. Istorio sinple bat baina gure kuriositatea piztuko duena. Amerikar ametsaren alde ilunaren adibide onenetariko bat. Istorioa ezagutzen ez baduzue, ez informatu aurretik; horrela kontatzen digutena interes gehiagorekin jarraituko duzue eta.

 

Onena: Michael Keaton. Bera da filmaren bihotza. Azken urteetan lan zoragarri asko egin ditu eta oraingoan ere bikain dago.

Txarrena: Oso ezaguna eta erabilia den formatu eta estilo bat erabiliz, filmak alde iluna erakusten du baina ez da bustitzen; azalean gelditzen da soilik. Kritika eta hausnarketa sakonago bat faltan botatzen dira.

 

Fitxa teknikoa

Fundatzailea
  • Izenburua: Fundatzailea
  • Zuzendaria: John Lee Hancock
  • Gidoilaria: Robert D. Siegel
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Michael Keaton, Nick Offerman, John Carroll Lynch, Linda Cardellini, B.J. Novak, Laura Dern
  • Musika: Carter Burwell
  • Iraupena: 115 min
  • Estreinaldi data: 2017-03-10T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.