Galduta: Gidoi indargabe baten adierazpena

Galduta: Gidoi indargabe baten adierazpena

Haizea Etxebarria Compes - 2018-03-16T20:03:47+01:00
Epaia:

Batez ere 90.hamarkadan telebistarako egindako film luzeak gogorarazten diguten argumentuan oinarritzen den Christian Carionek filmak, nahiz eta ikusentzulea tentsio eta erritmo onean mantendu, etsipenak jota uzten du azkenean. Zuzendariak, ikerketa aurrera doan heinean, gai interesgarri asko jorratu ahal izango lituzke, baina azkenean ez ditu ikusentzulearen itxaropenak betetzen.

Gidoiak huts nabarmen asko ditu, eta honek, interesgarria izan litekeen argumentua zapuzten du. Nahiz eta Guillaume Canet-en antzezpena ona izan, ez du film luzea hobetzerik lortzen. Argazkigintza ona da, eta jorratu nahi dituen gaiak interesgarriak izan arren, desira galdu batetan uzten ditu gidoiaren huts konponezinengatik.

 

Onena: Guillaume Canet-en antzezpena

Txarrena: Gidoiaren huts larriak

 

Fitxa teknikoa

Galduta
  • Izenburua: Galduta
  • Zuzendaria: Christian Carion
  • Gidoilaria: Laure Irrmann, Christian Carion
  • Herrialdea: Frantzia, Belgika
  • Antzezleak: Guillaume Canet, Mélanie Laurent, Olivier de Benoist, Antoine Hamel, Mohamed Brikat
  • Musika: Laurent Perez Del Mar
  • Iraupena: 84 min
  • Estreinaldi data: 2018-03-16T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.