Gauez bizi: Ben Affleck zinema beltz klasikoenarekin ausartzen da

Gauez bizi: Ben Affleck zinema beltz klasikoenarekin ausartzen da

Lander Arteaga E. - 2017-01-29T18:12:00+01:00
Epaia:

Mafia, polizia, lapurretak, tiroketak, amodio istorioak eta kontrabandoa. Zuzendaria bezala Ben Affleckek aurkezten digun laugarren lanak zinema beltz klasikoenaren osagai guztiak bai ditu, baina beste asko ere bai : Floridako hondartzak, Ku Klux Klana, erlijio kontuak, drogak, eta abar. Denetarik. Eta, oro har, dena ondo egokituta eta ondo landuta.

Gauez bizi ikusi ondoren zerbait argi gelditzen bada zera da: Ben Affleck zuzendari giza argi dauka nola egin behar den kalitatezko pelikula bat. Osagai guztiak ez ezik, erritmoarekin nola jolastu edota giro aproposenak nola sortu ere erakusten digulako. Orain arte aktore estatubatuarrak zuzendu dituen lau filmak nabarmenak dira, akastunak agian baina kalitatez beterikoak.

Osagaiak, erritmoa edota giropena onak badira, non dago koska? Gertaera ezberdinen kopuruan, hainbat unetan gehiegi direla bai dirudi. Alkoholaren Debekuaren inguruko narrazio nagusiaren inguruan istorio larregi biltzen dira une batean: amodio istorioak, erlijio kontuak, Ku Klux Klana, arrazismoaren ingurukoak,… Denak interesgarriak eta ondo gidatuta, baina leku propiorik gabe.

Laburbilduz, Affleckek berriro bete-betean asmatzen du. Zinema beltzeko film zoragarri baten aurrean gaude eta pelikula klasikoen zaleentzako gozamena izango da. Hori bai, edozein zinema zalerentzako ere oso atsegina.

 

Onena: Ben Afflecken moldakortasuna. Lau film eta lau genero ezberdin, lan guztietan zinema nola egin badakiela berretsiz.

Txarrena: Elementu eta pertsonaia gehiegi daude, eta horrek filmaren erritmoan eragina du. Ideia ezberdin asko biltzerakoan euren artean talka egin dezakete.

 

 

Fitxa teknikoa

Gauez bizi
  • Izenburua: Gauez bizi
  • Zuzendaria: Ben Affleck
  • Gidoilaria: Ben Affleck, Dennis Lehane
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Ben Affleck, Elle Fanning, Remo Girone, Brendan Gleeson, Robert Glenister, Matthew Maher
  • Musika: Harry Gregson-Williams
  • Iraupena: 129 min
  • Estreinaldi data: 2017-01-27T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.