Ghost in the Shell: XXI. mendeko zientzia fikzioaren klasiko berri bat

Ghost in the Shell: XXI. mendeko zientzia fikzioaren klasiko berri bat

Lander Arteaga E. - 2017-03-30T17:18:00+02:00
Epaia:

Edozein iritzi idatzi aurretik, argi utzi beharreko puntu bat: ez naiz Ghost in the Shell zale bat, gehien bat inoiz ez ditudalako ikusi ez jatorrizko manga ezta animea ere ez. Testuingurua ezagutzen dut, baina ez istorioak edo pertsonaiak. Horrek nire iritziak heldu berriaren ikuspuntua dauka, onerako edo txarrerako.

Ghost in the Shell filma ikustean burura etorri zitzaidan lehenengo gauza Blade Runner pelikula izan zen. Biak etorkizun teknologiko batean gertatzen dira, biak robot eta gizakiekin, eta biak gizatasunaren inguruko hausnarketa bat proposatzen dute; adimen artifizialaren gaia ahaztu gabe. Filmaren une askotan Ridley Scottek 1982an zuzendutako filma etorri zitzaidan burura, ezberdintasun guztiak medio, Scarlett Johansson ere Rick Deckardekin lotura asko dituen pertsonaia bat eraikitzen baitu.

Teknikoki bikaina eta aktoreen lana nabarmena izanik (Johanssonetik hasita Juliette Binocheraino, Takeshi Kitano edota Pilou Asbæk ahaztu gabe), filmaren indarra eta balioa bere istorio "klasikoak" eraikitzen duen eztabaida moralean oinarritzen da. Zientzia Fikzio klasikoenaren ildoa jarraituz, baina XXI. mendeko zinemaren erremintak eta estiloak erabiliz. Jatorrizko manga eta animeari bizkarra eman gabe, mundu propio, berri eta ikusgarri bat sortzen duen ekoizpen interesgarri baten aurrean gaude.

Dudarik gabe, zale amorratuenen kritikak gainditzen baditu klasiko berri baten aurrean gaude; XXI. mendeko zientzia fikzioaren lehenengo klasikoaren aurrean.

 

Onena: Planteatzen duen hausnarketa, aktoreen lana eta akabera teknikoa.

Txarrena: Ezer gutxi. Iraupena motza badirudi ere, guztiz kontrakoa da: filmak izan ditzakeen akatsak txikitzeko balio baitu. 

 

Fitxa teknikoa

Ghost in the Shell
  • Izenburua: Ghost in the Shell
  • Zuzendaria: Rupert Sanders
  • Gidoilaria: Jonathan Herman, Jamie Moss, Masamune Shirow
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Scarlett Johansson, Michael Pitt, Michael Wincott, Juliette Binoche, Pilou Asbæk, Chin Han
  • Musika: Clint Mansell
  • Iraupena: 120 min
  • Estreinaldi data: 2017-03-31T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.