Goi klasea: Gaur egungo klase gatazkak bikain islatzen dituen komedia klasiko bat

Goi klasea: Gaur egungo klase gatazkak bikain islatzen dituen komedia klasiko bat

Lander Arteaga E. - 2017-04-24T03:01:45+02:00
Epaia:

Pasaden mendearen amaieran Frantziar Zinema Berriaren bultzatzaileetako bat izan ondoren, azken urteetan, Bruno Dumont komediara pasa da. Baina ez edozein motatako komediara, ez. Bere begirada iraganera botaz, Dumont komedia xumeak ziruditen film zorrotzak hartu ditu ardatz, eta hori argi eta garbi ikusten da Goi Klasea lanean.

Slapstick ideia hartuz, komedia ero eta surrealista bar osatu du oraingoan. Baina umorea protagonista nagusia izanda, horrek ez du esan nahi filmak ez dituela beste hainbat gai eta ideia jorratzen. Hondartza baten kontrola mantentzeko biziko dugun klase ezberdinen arteko borroka eta lehia gaurkotasunez beteriko gatazka bat da. Pasaden mendearen hasieran kokatutako istorioa honek gure egunerokotasunaren isla da. Eta hor ikusten bikain Bruno Dumonten maisutasuna.

Beti bezala aktore zoragarriez inguratuta (Juliette Binoche, Fabrice Luchini edota Valeria Bruni Tedeschi), oraingoan profesionalak ez diren hainbat antzezle ere erabili ditu; eta apustua bikain atera zaio. Aktore guztien lana zoragarria da, eta erakusten duten naturaltasunak ere Dumontek aurkeztu nahi digun giro arina lortzeko ezinbestekoa suertatzen da.

Laburbilduz, bere barnean kemen izugarria eta mezu indartsuak gordetzen dituen komedia ero, eta klasiko, bat.

 

Onena: Dumontek bere hasierako zinema eta komedia klasikoen artean lortzen duen oreka. Emaitza ikusi beharreko lan dibertigarri bat.

Txarrena: Zuzendariak jaso dituen hainbat kritika. Dirudienez, aditu askorentzako zinema ona egiteko komedia ez da bidea. Zorionez Bruno Dumontek arrazoia kendu die.

 

Fitxa teknikoa

Goi klasea
  • Izenburua: Goi klasea
  • Zuzendaria: Bruno Dumont
  • Gidoilaria: Bruno Dumont
  • Herrialdea: France, Germany
  • Antzezleak: Fabrice Luchini, Juliette Binoche, Valeria Bruni Tedeschi, Jean-Luc Vincent, Brandon Lavieville, Raph
  • Musika:
  • Iraupena: 122 min
  • Estreinaldi data: 2017-04-21T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.