Gold: Entretenigarria den abentura xume bat

Gold: Entretenigarria den abentura xume bat

Pablo Castillo Lorente - 2017-03-09T16:29:57+01:00
Epaia:

Kenny Wells dirurik gabe dagoen negozio gizon bat da. Horregatik duen guztia apustu bakar batean inbertituko du: Michael Acosta geologoaren laguntzarekin Indonesian urrea bilatzea.  Gold filmak kide bikote honen abenturak kontatzen dizkigu: porrot egitetik famatuak bilakatzera, euren meatze-enpresa nola gidatzen duten ahaztu gabe.

Pelikulak tentsio-uneak eta umoretsuak nahastea lortzen du, kontaketari erritmo arin bat emanez. Ikusleek Kenny Wellsen arazoekin bat egin dezatela lortzen du ere, eta horrela biziko dituen egoera ezberdinen partaide bilakatuko gara eta bere porrotak – edo garaipenak - gureak egingo ditugu. Matthew McConaugheyren pertsonaia bai da ekoizpen honen protagonista nagusia – eta ia inporta duen bakarra -.

Beste aktoreak, Edgar Ramírez edota Bryce Dallas, ondo daude baina besterik gabe; gehien bat euren pertsonaien ibilbidea eta eraldaketa txiki-txikia delako Kennyk biziko duenarekin alderatuz. Esan bezala, lan honen izarra Matthew McConaughey da eta berak horrela aprobetxatzen du, pertsonaia xelebre berri bat lan bikain baten bitartez eraikiz.

 

Onena: Gozatuko dugun argazkia eta Matthew McConaughey beraren lana.

Txarrena: Hainbat solasaldik ez diote inongo ekarpenik egiten istorioari, soberan daudela esan genezake.

 

Fitxa teknikoa

Gold
  • Izenburua: Gold
  • Zuzendaria: Stephen Gaghan
  • Gidoilaria: Patrick Massett, John Zinman
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Bryce Dallas Howard, Matthew McConaughey, Toby Kebbell, Edgar Ramírez, Rachael Taylor, Corey Stoll
  • Musika: Daniel Pemberton
  • Iraupena: 121 min
  • Estreinaldi data: 2017-03-10T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.