Harri Zopa: Etxeko txikiei zuzendutako ipuin-sorta polit bat

Harri Zopa: Etxeko txikiei zuzendutako ipuin-sorta polit bat

Zinema Uneak - 2017-03-25T15:23:00+01:00
Epaia:

Harri Zopa film laburrez osatutako bilduma zoragarri bat da. Ipuin txiki bakoitzak balio etiko bat erakusten eta plazaratzen duelarik. Etxeko txikienei asko gustatu zaien ekoizpen bat.

Animazio klasiko batekin, istorio ezberdinen artean lotura egiten duen hontza ere zoragarria da. Ipuin klasikoetan kontzientzia irudikatzen zuen pertsonaia gogora ekarriko digularik.

Egun ekoizten den animazioarekin alderatuz beti galtzaile atera daitekeela badirudi ere, Harri Zopa istorio klasikoen xarma berea egiten duenez lehiakide polita izango litzateke. Hezigarria eta eredugarria hasieratik amaierara.

 

Onena: Ipuin eta istorio klasikoen xarma berreskuratzen duela. Gaurko filmeekin alderatuz, erritmo lasai bat erabiliz.

Txarrena: Horrelako ekoizpenak zinema-aretoen zirkuitoetatik kanpo gelditu direla. Euskaraz estreinatu ez balitz, ez genuke ez ezagutuko ezta ikusteko aukera izango.

 

Fitxa teknikoa

Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin
  • Izenburua: Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin
  • Zuzendaria: Clémentine Robach, Frits Standaert, Samuel Guénolé, Pascale Hecquet
  • Gidoilaria: Clémentine Robach, Frits Standaert, Samuel Guénolé, Pascale Hecquet
  • Herrialdea: France
  • Antzezleak:
  • Musika:
  • Iraupena: 40 min
  • Estreinaldi data: 2017-03-24T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.