Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 1. zatia (2010)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Harry Potter and the Deathly Hallows: Part 1 Urtea: 2010 Herrialdea: UK, USA Zuzendaria: David Yates Aktoreak: Bill Nighy, Emma Watson, Richard Griffiths, Harry Melling, Daniel Radcliffe, Julie Walters Gidoilaria: Steve Kloves, J.K. Rowling Musika: Alexandre Desplat Produkzioa: Warner Bros., Heyday Films Iraupena: 146 min Adin kalifikazioa: Kalifikazioaren zain Estreinaldi data: 2010/11/19

Sinopsia

Harry Potter (Daniel Radcliffe), Hermione Granger (Rupert Grint) eta Ron Weasley (Emma Watson) adiskideek osatutako hirukotea Hogwartseko lursailetatik urrutira eramango dituen bidai arriskutsu bati ekin beharko diote, honetan, herrialdean barna bizirik gelditzen diren gainontzeko horgurutzeen bila arituko dira, Lord Voldemorten (Ralph Fiennes) arimaren zatiak dituzten objektu izugarriak. Suposatzen zenez, honakoa euren Hogwarts ikastetxeko azken ikasturtea izan beharko luke, baina Magiaren Ministerioak gainezka egin eta oraintxuko Voldemorten boterearen gailentzeak hirukoteari euren azken ikasgaietara joatea galeraziko die.