Harry Potter eta Suaren Kopa (2005)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Harry Potter and the Goblet of Fire Urtea: 2005 Herrialdea: UK, USA Zuzendaria: Mike Newell Aktoreak: Eric Sykes, Timothy Spall, David Tennant, Daniel Radcliffe, Emma Watson, Rupert Grint Gidoilaria: Steve Kloves, J.K. Rowling Musika: Patrick Doyle Produkzioa: Warner Bros., Heyday Films, Patalex IV Productions Limited Iraupena: 157 min Adin kalifikazioa: Kalifikazioaren zain Estreinaldi data: 2005/11/25

Sinopsia

Udaldean, Munduko Quidditch Txapelketa ospatzen ari direla, Lord Voldemorten (Ralph Fiennes) antzinako jarraitzaileak ziren Heriojaleek txapelketaren egoitza erasotuko dute. Gertakari honek Voldemorten boterea oraindik guztiz desagertu ez dela adierazten du, honi Harryren (Daniel Radcliffe) amesgaiztoak gehitu ezkero, Lord Voldermortenen itzulera berehalakoa izango dela aurreiragartzen da.

Hogwarts ikastetxea Hiru Aztin Txapelketaren egoitza bilakatuko da, Europako hiru magia eskolak elkar lehiatzen diren norgehiagoka, honetan eskola bakoitzeko ordezkari banak urte osoan zehar hiru proba gainditu beharko ditu. Halere, Barty Crouch Jr.-ek (Roger Lloyd-Pack) lehiaketan azpijokoa egin eta azkenean Harry berak ere parte har dezan derrigortuko du, araudiaren arabera adingabea izan eta hiru lehiakidek parte har dezaketen arren. Azken proba Lord Voldemort berpizteko azpijokoa besterik ez da, honela Harry harekin borrokatu eta bietako bat hil dadin.