Hellboy: Abentura dibertigarri bat antiheroi bikain batentzat

Hellboy: Abentura dibertigarri bat antiheroi bikain batentzat

Lander Arteaga E. - 2018-02-09T08:05:10+01:00
Epaia:

1944an, Eskoziako kostaldeko herri txiki batean. Grigori Rasputin eta Thula elkartea, Adolf Hitlerrek naziak okultismoa ikertzeko sortutako sozietatea. Beren helburua; Kaosaren zazpi Jainkoak (Ogdru Jahad) esnatu eta, euren dimentsiotik, Lurrera ekartzea. Ondo prestatutako ekintza, arazorik izan behar ez zuen akzioa.

Baina beti sortzen da ez-hustekoren bat. Trevor “Broom” Bruttenholm doktore gazteak zuzendutako estatubatuar soldadu talde batek Rasputin eta Thula elkartearen ekintza gelditu egingo du, prozesuan gure dimentsiora helduko den gauza bakarra Anung-Un-Rama deabrua izango delarik.  Gizaki itxura duen umetxo gorri bat, bere ezaugarri  nagusienak buruan dituen bi adar gorriak eta bere eskuin eskua direlarik; bere harrizko esku gorria. Bruttenholm doktoreak umetxo gorria semetzat hartuko du, izen berri batekin bataiatuz; Hellboy.

Hirurogei urte geroago, Hellboy doktorea FBIk duen ezkutuzko elkarte batean lan egiten du, “Boom” doktorearen gidapean; Bureau of Paranormal Research and Defense (BPRD) taldean, hain zuzen ere. Baina Hellboy ez da bakarrik egongo, bi kide izango bai ditu: Abe Sapiens, giza itxurazko anfibio bat (Ichthyo sapien) eta Liz Sherman, sua sortu eta kontrolatu dezakeen gazte xarmangarri bat. Laurok batera Grigori Rasputinen berragertzeari aurre egin beharko diote; mundua salbatu, hain ezberdinak diren beraien bizitzak sortzen dituzten arazoei aurre eginez.

1993an Mike Mignola, idazle eta margolariak, bere pertsonaia ezagunena sortu zuen, Dark Horse komiki etxeak argitaratu zuen San Diego Comic-Con Comics #2 alerako. Hamar urte geroago, 2004an, Guillermo del Toro zuzendariarekin eta Ron Perlman aktorearekin batera bi urtez lan egin ondoren, Hellboy filma estreinatu zen, arrakasta ikusgarri bat lortuz, bai ikusleen aldetik baita kritikarien aldetik. Pelikula hau, Guillermo del Torok Hollywooden zuzendutako lehenengo pelikula izan zen.

Hellboy ez da heroi klasiko bat, garagardoa eta kubatar zigarroak dira bere ahultasun handienak,eta horregatik bere abenturak eta pelikulak ez dira ohiko heroietakoak bezala.Zientzia fikzioa eta fantasia dira heroi honen lurraldeak, mitologia klasikoa (bai nordikoa baita europearra, oro har) beti bere abenturetan aurkitu daitezkeelarik, eta Hellboy filma ez da salbuespenik. Akzioz beteriko istorio hau, heroiaren eta bere lagunen kezkak eta beldurrak ere lantzen ditu, filma entretenigarri eta ikusgarri bat lortuz.

Aurrez aipatu bezala, Guillermo del Tororen zuzendaritzapean, filma honetan Ron Perlman, Hellboy giza; Selma Blair, Liz Sherman antzeztuz; Doug Jones, Abe Sapiensen paperean; eta John Hurt, “Broom” doktoreari aurpegia jarriz; aurkituko ditugu, besteak beste.

Hain izan zen produkzioaren arrakasta, non 2008an Mike Mignola eta Guillermo del Toro Hellboyren filma berri bat estreinatu zutela, antzezle talde berdinarekin; Hellboy II: The Golden Army. Bigarren pelikula hau lehenengoaren arrakasta errepikatu zuen.

 

Onena: Halako antiheroi baten inguruko pelikula bat egitea lortzea. Umore beltzez beteta, gordina eta era berean zoragarria. Lan bikaina bai Guillermo del Tororena, baita Ron Perlmanena.

Txarrena: Hain da istorio eta pertsonaia xelebrea, ezen batzuetan ildoa galtzeko zoria egongo zara. Ez da ikusle guztiei gustatuko zaien film bat, berezia da onerako eta txarrerako.

 

Fitxa teknikoa

Hellboy
  • Izenburua: Hellboy
  • Zuzendaria: Guillermo del Toro
  • Gidoilaria: Guillermo del Toro, Guillermo del Toro, Peter Briggs, Mike Mignola
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Ron Perlman, John Hurt, Selma Blair, Rupert Evans, Karel Roden, Jeffrey Tambor
  • Musika: Marco Beltrami
  • Iraupena: 122 min
  • Estreinaldi data: 2004-10-01T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.