Heroiak infernuan: sugarren artean dantzan

Heroiak infernuan: sugarren artean dantzan

Haizea Etxebarria Compes - 2018-03-01T14:10:01+01:00
Epaia:

2013ko ekainean, Prescott, Arizonan gertatutako sutean oinarritutako film luze honek, Granite Mountain Hotshots suhiltzaile taldearen esperientzia hurbiltzen digu pantaila handira. Hondamendi film-tzat jo dezakegun pelikula honek, 80 eta 90 hamarkadetan hain famatuak bihurtu ziren sute eta hondamendi istorioak dakarzkigu burura.

Ia ezinbestekoa da 1991ko Backdraft (Llamaradas, Espainian) filmarekin konparaketak egitea, gauza asko baitituzte amankomunean. Lehenengo eta behin, sua, bizirik dagoen eta jarrera berezi batzuk hartzen dituen animalia bezala aurkezten digute. Sua ulertu ahal izateko suhiltzaileak suarekin sortu beharreko harremana azpimarratzen dute eta bera ezagutu eta gailentzeak gizakian sortzen duen adrenalina eta menpekotasuna sentsibilitate berezi batekin hurbiltzen digute. Horretaz gain, suhiltzaile talde-kideen artean sortzen den familia sentimena oinarrizkoa da, bai talde bezala ganoraz jarduteko eta momentu arriskutsuetan bizirik mantendu ahal izateko.

Film luzean zehar irudi ikusgarriak miresteko aukera ematen digu eta duen erritmo onari esker, ikusentzuleak gustora jarraitzen du istorioa. Kontutan izanik hondamendi film bat ikusten ari garela, ikusentzulea kontent irtetzen da zinematik.

Estatu Batuetako filmeetan hain ohikoa den epikotasuna ere nabaria da, tamalez, momentu batzuetan agian gehiegizkoa izanik.

 

Onena: Sua, arnasa hartu eta ustekabeko jarrerak dituen animalia bat bezala ikusteko aukera.

Txarrena: Epikotasuna

Fitxa teknikoa

Heroiak infernuan
  • Izenburua: Heroiak infernuan
  • Zuzendaria: Joseph Kosinski
  • Gidoilaria: Ken Nolan, Eric Warren Singer, Sean Flynn
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Josh Brolin, Miles Teller, Jeff Bridges, Jennifer Connelly, James Badge Dale, Taylor Kitsch, Andie McDowell
  • Musika: Joseph Trapanese
  • Iraupena: 134 min
  • Estreinaldi data: 2018-03-02T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.