I am not your negro: Arrazakeriaren egunerokotasunari begirada hunkigarri bar

I am not your negro: Arrazakeriaren egunerokotasunari begirada hunkigarri bar

Lander Arteaga E. - 2017-04-07T06:57:00+02:00
Epaia:

Arrazakeria da Estatu Batuetako gaixotasunik latzena, hala behintzat ikusten zuen James Baldwin idazleak. Eta ideia horretatik abiatuz, eta Baldwin beraren hitzak edota telebistarako solasaldiak berreskuratuz, Raoul Peck zuzendariak EEBBtan urte askotan zehar bizi izandako, eta bizi den, egoera lazgarria salatzea lortzen du.

Samuel L. Jackson aktorearen ahots zoragarriak James Baldwinen testuei indar handiago ematen die, irudiak egunerokotasunaren gordinkeria erakusten duten bitartean.

Ez da soilik gaur egungo egoeraren hausnarketa bat (#BlackLivesMatter,...), Estatu Batuen historian zehar bizitakoarena baizik. Arrazakeria herri horren erraietan sakona bizi den zerbait dela salatzen saiatzen dira; iragana, oraina eta etorkizuna batuz.

Hunkigarria bezain beharrezkoa den lan bat, merezimendu osoz Oscar sarietarako izendapena lortu zuena. Jams Baldwinek eta Raoul Peck argi daukate: aldaketaren garaia da. Baina egia izango da? Saiakera hau helburua lortuko duena izango al da?

 

Onena: Dokumental honek ez du ezer ezkutatzen, dena argi eta garbi aurkezten du: Arrazakeria guztion arazo bat da, eta gaur egun gizartearen minbizietako bat.

Txarrena: Zerbait esan behar denez, orain ekoiztu dela. James Baldwinek 1979an hasi zen ideia hau idazten, eta orain arte ezin izan da aurrera eramana. Agian, urtero, holako zaplazteko baten beharra dugu eta.

Fitxa teknikoa

I am not your negro
  • Izenburua: I am not your negro
  • Zuzendaria: Raoul Peck
  • Gidoilaria: James Baldwin
  • Herrialdea: France, USA
  • Antzezleak: Samuel L. Jackson, James Baldwin, Harry Belafonte, Marlon Brando, George W. Bush, Dick Cavett
  • Musika: Alexei Aigui
  • Iraupena: 93 min
  • Estreinaldi data: 2017-04-07T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.