Igelen Erresuma (2013)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Frog Kingdom Urtea: 2013 Herrialdea: USA, China Zuzendaria: Nelson Shin, Melanie Simka Aktoreak: Bella Thorne, Gregg Sulkin, Dallas Lovato, Romeo Miller, Brandon Hudson, Savannah Hudson Gidoilaria: Ross Mihalko, Melanie Simka, Mychal Simka, David B. Tanner, Liguo Zheng Produkzioa: Grindstone Entertainment Group, Simka Entertainment Generoa: Animazioa Iraupena: 86 min Adin kalifikazioa: Denentzat Estreinaldi data: 2017/04/07

Sinopsia

Igelen Erregeak Igelolinpiar Jokoen garailea bere alabarekin ezkonduko dela iragarri ostean, Printzesak ihes egitea erabakiko du. Plebeioz jantzita, ihesaldian Mecha saltzaile ibiltaria ezagutuko du, eta haren laguntzaz Olinpiar Jokoak prestatzen hasiko da. Bere asmoa Jokoak irabazi eta aitaren plana zapuztea da. Bien bitartean suge gaiztoa, Begibakar Kapitainaren laguntzarekin, Igelolinpiar Jokoak bertan behera uzteko eta erresuma bereganatzeko plana abian jarriko du. Mecha eta Printzesa suge gaiztoaren asmoa ezagutu eta erresuma babesten ahaleginduko dira.

Trailerra

Argazki galeria