Igelen Erresuma: Adiskidetasuna ardatz duen abentura ikusgarria

Igelen Erresuma: Adiskidetasuna ardatz duen abentura ikusgarria

Lander Arteaga E. - 2017-04-07T07:02:00+02:00
Epaia:

Noiz behinka, eta Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenari esker, zinema euskaraz ikusteko aukera dugu. Bi hilabetean behien edo izan ohi da (aurten maiztasuna handitu da lehenengo hilabete hauetan) eta gehienetan etxeko txikienei zuzendutako lanekin. Eta hori bakarrik jadanik, zinema euskaraz gozatzeko aukera soilik, eskertzekoa eta goraipatzekoa da berez.

Igelen Erresuma filma ez da ekoizpen berritzaile bat, ez argumentuan ez formatuan; baina txikiek oso gustura ikusiko duten abentura xume bat da. Bere indarra marrazkien forman, kolorean eta dinamismoan oinarritzen da. Hori bai, protagonistak erakusten dituzten balioak ahaztu gabe. Adiskidetasuna, elkartasuna, amodioa,... ume guztiek ikasi behar dituztenak.

Laburbilduz, etxeko txikienei zuzendutako ekoizpen koloretsu eta ikusgarri bat. Abenturaz beteriko film bat, non balioak akzioa bezain garrantzitsuak, edo agian gehiago,diren.

 

Onena: Zinema euskaraz gozatzeko aukera berri bat izatea.

Txarrena: Askotan ikusi dugun istorio bat dela, berritasunik gabe.

Fitxa teknikoa

Igelen Erresuma
  • Izenburua: Igelen Erresuma
  • Zuzendaria: Nelson Shin, Melanie Simka
  • Gidoilaria: Ross Mihalko, Melanie Simka, Mychal Simka, David B. Tanner, Liguo Zheng
  • Herrialdea: USA, China
  • Antzezleak: Bella Thorne, Gregg Sulkin, Dallas Lovato, Romeo Miller, Brandon Hudson, Savannah Hudson
  • Musika:
  • Iraupena: 86 min
  • Estreinaldi data: 2017-04-07T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.