Iraina: Biktima ala butxia

Iraina: Biktima ala butxia

Haizea Etxebarria Compes - 2018-03-16T19:45:51+01:00
Epaia:

Argumentu txepel bat dirudien liskar bat oinarri bezala hartuz, Ziad Doueiri zuzendari libanoarrak benetan merezi duen hausnarketa sakon bat egitera eramaten du ikusentzulea. Denontzat hain ezaguna den Palestina eta Israel herrialdeen arteko liskarraz harantzago begiratzera behartzen gaitu, kasu honetan, pasadan mendeko 70.hamarkadan Libanon bizi izan zuten Iraila Beltzaren liskarrak gogoratuz.

Herrialde askotan gertatzen den bezala, erlijio edo jatorri ezberdinak dituzten biztanleak leku berberean bizi direnean, sarri, tentsio handiko momentuak bizi izaten dira. Tentsio hauek, jatorri historiko, sozial eta politikoak izaten dituzte eta askotan, naiz eta urteak pasa, osatu gabeko zauriak agerrerarazten dituzte. Doueirik egunerokotasunean oinarritutako egoera bat aitzakia bezala hartuz, jatorri eta erlijio ezberdinak dituzten bi pertsonen artean sortzen den liskarra hartzen du abiapuntu bezala osatu gabeko zauri historiko eta politikoak azalerazteko.

Film luze guztian zehar tentsio handiz bizitzen du ikusentzuleak istorioaren garapena. Galdera asko datorzkigu burura eta denbora guztian bi pertsonaia nagusien azalean sartuko gara, pertsonaia bakoitza batzuetan biktima eta besteetan butxi bezala ikusiz. Zer lortu nahi du zuzendariak honi esker? Ikusentzulea paretaren kontra jartzea, ez bakarrik liskar zehatz honen erruduna aurkitu nahian, askoz sakonagoa den liskar historiko, politiko eta sozial konkretu honen erruduna nor den aurkitu nahian baizik.

Gaur egun benetan beharrezkoa den hausnarketa sakon bat proposatzen du zuzendariak. Kasu honetan, eta guretzat agian hurrunetik ikusten dugun liskar batetan oinarriturik badago ere, era oso errezean estrapolatu dezakegu Euskal Herriko bake prozesura edo hain hurbil daukagun Kataluniako gatazkara. Nortzuk dira butxiak? Eta biktimak? Nork du sufrimenduaren monopolioa? Ez al gara denok biktima eta butxi?

 

Onena: Ikusentzulean sortzen duen hausnarketa

Txarrena: Bake prozesuak munduko herrialde guztietan zein beharrezko eta korapilatsuak diren ikustea.

 

Fitxa teknikoa

Iraina
  • Izenburua: Iraina
  • Zuzendaria: Ziad Doueiri
  • Gidoilaria: Ziad Doueiri, Joelle Touma
  • Herrialdea: Lebanon, Belgium, Cyprus, France, USA
  • Antzezleak: Adel Karam, Kamel El Basha, Camille Salameh
  • Musika: Éric Neveux
  • Iraupena: 112 min
  • Estreinaldi data: 2018-03-16T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.