Italiar bat Norvegian: Italiako komedia arrakastatsuena izanda, ezer berezirik ez duen lan bat

Italiar bat Norvegian: Italiako komedia arrakastatsuena izanda, ezer berezirik ez duen lan bat

Pablo Castillo Lorente - 2017-04-24T10:48:00+02:00
Epaia:

Azkar azkar film hau definitzeko eta abiapuntua argi uzteko zera esan dezaket: Italiako funtzionario baten gorabeherak kontatzen dizkigun komedia hau estereotipoetan oinarria duen lan bat da. Onerako eta txarrerako. Italian hasi eta Ipar Poloan amaitzean sortzen diren egoera xelebre guztiak kontzeptu horretan oinarritzen batira: estereotipoak.

Gainera, pertsonaiak landuegiak ez daudela dirudienez, beste guztia indarra galtzen du. Lanarekiko duen obsesioa ulertezina da, berarekin Norvegiara mugitu ondoren, bat batean, neska-laguna Italiara bueltatzea ere nahiko ulergaitza da,...

Ikuslearen irribarre pizteko gag askoren kateamenduan oinarritzen diren komedien isla dugu lan hau. Baina kasu honetan gertatzen den bezala, klasikoegiak direnean eta umore falta badute... akabo. Aurreikusi eta asmatu daitekeen istorioak bere zentzu guztia galtzen du, estereotipo eta gag guztiak ezerezean geldituz. 

Eta eskerrak aktoreen lana ez dela txarra. Aurrean duten gidoia kontuan hartutik, lan nabarmen bat egiten baitute, Arazoa oinarrian dago. Istorio nagusia kaskarra izanik, beste pertsonaien istorioak makalagoak eta txarragoak dira oraindik. Gidoia eta solasaldiak ahulak badira, ezin da mirarik egin.

 

Onena: Bere luzera. Eskertzen da motza izatea, istorioak ezin du gehiago eman.

Txarrena: Bereziki onak ez diren beste hamaika filmetan ikusi ditugun klixe eta gag gehiegi. Italian oso arrakastatsua izan bada ere, komedia "lelo" bat da soilik.

 

Fitxa teknikoa

Italiar bat Norvegian
  • Izenburua: Italiar bat Norvegian
  • Zuzendaria: Gennaro Nunziante
  • Gidoilaria: Gennaro Nunziante, Checco Zalone
  • Herrialdea: Italy
  • Antzezleak: Checco Zalone
  • Musika: Checco Zalone
  • Iraupena: 86 min
  • Estreinaldi data: 2017-04-28T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.