Itzalean: Mendeku gosetik harantzago

Itzalean: Mendeku gosetik harantzago

Haizea Etxebarria Compes - 2018-02-22T23:54:00+01:00
Epaia:

Gaur eguneko zineman ez da batere ohikoa emakume bat azaltzea pertsonaia nagusi bezala. Kasu honetan, emakume bat aurkitzeaz gain, izugarrizko interpretazio batekin harritu gaitu Diane Kruger-ek. 

Katjak (Diane Kruger) ez du film luzean zehar gehiegi hitz egiten, lehen planu asko ikusiko ditugu bera bakarrik azaltzen dena, bakarrik eta isiltasunean. Hala eta guztiz ere, ikusentzuleak ez du hitzik behar, bere begiek azaltzen digutelako sentitzen duen nahigabea, egonezina, inpotentzia. Sentimendu hauek ez ditugu bakarrik pantailan antzematen, film luzearen momentu askotan gure barruan sentiarazten dizkigu, ikusentzulea ia arnasik gabe utziz.

Filma zati ezberdinetan banatua dago; pertsonaia nagusiaren doluaren barrena sartzen gaituzte zati hauek, etapa bakoitza sentimen gogor baten isla izanik. Bai aktorearen interpretazioak eta Fatih Akin-ek zuzentzen duen trazak (planuak, musika) hitzen behar ezara eramaten gaituzte, dena ez bakarrik ulertu, sentiaraztera bultzatzen gaituztelarik. Pertsonaia nagusiak nahiz eta momentu oso gogorrak bizi film luzean zehar, eskertzekoa da ere zuzendariak daukan trebetasuna sentimentaltasunaren barrena ez galtzeko. Mina, nahigabea, etengabeak dira film guztian zehar, baina ez dira txepelak, beharrezkoak baizik.

Horretaz gain, azpimarragarria da istorio hau ez dela mendeku baten kontaketa soilik, Alemanian gaur egun aurki dezakegun egoera politiko-sozial baten isla baizik. Filma, Alemanian eta seguraski  beste herrialde askotan dauden huts legalak sortzen dituzten bidegabekeriak salatzeko bide bezala erabiltzen du zuzendariak, Fatih Akin-ek.

 

Onena: Diane Kruger-en antzezpena.

Txarrena: Ikusentzule bezala, Alemanian eta seguraski beste herrialde askotan, gaur egun oraindik nazismoak duen indarraz ohartaraztea. 

 

Fitxa teknikoa

Itzalean
  • Izenburua: Itzalean
  • Zuzendaria: Fatih Akin
  • Gidoilaria: Fatih Akin, Hark Bohm
  • Herrialdea: Alemania
  • Antzezleak: Diane Kruger, Denis Moschitto, Numan Acar
  • Musika: Josh Homme
  • Iraupena: 106 min
  • Estreinaldi data: 2018-02-23T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.