Izarren hiria - La La Land (2016)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: La La Land Urtea: 2016 Herrialdea: USA Zuzendaria: Damien Chazelle Aktoreak: Ryan Gosling, Emma Stone, Amiée Conn, Terry Walters, Thom Shelton, Cinda Adams Gidoilaria: Damien Chazelle Musika: Justin Hurwitz Produkzioa: Black Label Media, Gilbert Films, Impostor Pictures, Marc Platt Productions, Summit Entertainment Generoa: Musikala Iraupena: 128 min Adin kalifikazioa: Denentzat Estreinaldi data: 2017/01/13

Sinopsia

Mia Los Angelesen bizi den aktoregai bat da, zerbitzari moduan lan egiten du ehunka castingera aurkezten bitartean. Sebastian bigarren mailako lanen bitartez bizi den piano jole bat da, bere ametsa jazz musikari gurtu egiten dion klub bat martxan jartzea delarik.

Mia eta Sebastianen patuak gurutzatu eta maiteminduko dira. Pixkanaka pixkanaka hasten joango den amodio bat, bakoitzaren ametsak kolokan jarri arte. Bikoteak euren amodioaren eta arteari dioten pasioaren arteko oreka aurkitu beharko du.

 

Trailerra

Argazki galeria