Jacques: Itsasoaren magalean hegan

Jacques: Itsasoaren magalean hegan

Haizea Etxebarria Compes - 2017-09-20T22:22:44+02:00
Epaia:

Film luze hau, mundu osoan ospetsua den Jacques Cousteau esploratzaile frantsesaren bizitzan oinarriturik dago. Kasu honetan, bere aurkikuntza eta dokumentalez gain, zuzendaria Cousteau-ren bizitza pribatuan sakontzen saiatu da. Salle, Cousteak bere seme txiki Philippe-ekin zuen erlazio gatazkatsu baina emankorrean murgildu da, esploratzaile eta itsasgizon apartaren iruditik at zer dagoen jakin nahian.

Filma aurrera doan heinean, gizon handinahi eta berekoi baten bilakaera ikus dezakegu, naturaren alde egin dituen bere azken urteetako ekintzetatik hurrun dagoen pertsonaia eztabaidagarria.

Nahiz eta azken urteotan pertsonaia ospetsu askoren biografiak ikusi ahal izan ditugun, ez da bat ere erraza pare bat ordutan bizitza bat pantailaren bitartez isladatzea. Kasu honetan, interesgarria da filmak, Cousteau-ren alde ilun eta ezezagunean sakondu nahi izana, Philippe Cousteau, bere seme gazteena kontrapuntu bezala erabiliz.

Pelikula guztian zehar erritmoa ona da, arazoa amaieran arkitzen dugu ustekabean dena bizkorregi gertatzen baita. Ikusentzulea filma tupustean bukatu dela ohartzen da, sentsazio mingotz batekin geratzen delarik.  

 

Onena: Cousteauren alde ilunak ezagutu ahal izana. Ezagutzera emandako pertsonaia miregarriak edozein pertsonak dituen arazoak baitzituen.

Txarrena: Amaiera. Epel utziko gaitu, bete gabe.

 

Fitxa teknikoa

Jacques
  • Izenburua: Jacques
  • Zuzendaria: Jérôme Salle
  • Gidoilaria: Jean-Michel Cousteau, Albert Falco, Jérôme Salle, Jérôme Salle, Jérôme Salle, Laurent Turner
  • Herrialdea: France
  • Antzezleak: Lambert Wilson, Pierre Niney, Audrey Tautou, Laurent Lucas, Benjamin Lavernhe, Vincent Heneine
  • Musika: Alexandre Desplat
  • Iraupena: 122 min
  • Estreinaldi data: 2017-09-15T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.