Kalebegiak (2016)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Kalebegiak Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria Zuzendaria: Koldo Almandoz, Asier Altuna, Luiso Berdejo, Daniel Calparsoro, Iñaki Camacho, Borja Cobeaga, María Elorza, Telmo Esnal, Maider Férnandez, Isabel Herguera, Ekain Irigoien, Julio Medem, Izibene Oñederra, Gracia Querejeta, Imanol Uribe Aktoreak: Marta Etura, Bárbara Goenaga, Miren Ibarguren, Kandido Uranga, Rance Howard, Miguel Melo Gidoilaria: Luiso Berdejo, Michel Gaztambide, Jorge Gil Munarriz Musika: Ignacio Bilbao Produkzioa: Moriarti Produkzioak Generoa: Drama Iraupena: 116 min Adin kalifikazioa: 12 urtetik gorakoentzat Estreinaldi data: 2016/10/14

Sinopsia

KALEBEGIAK. 12 film labur. Pelikula bat. 12 ikuspegi zinematografiko. Eta hiri bat, espazio bat gai nagusi hartuta. Eta azken hamarkadetan Donostian sortutako talentu zinematografikoa, bidaiari ekiteko aitzakia gisa.

Askotariko ikuspuntuak biltzen dituen lan honetan, dokumentalak, animazioa eta fikzioa aurki daitezke, 15 zuzendarik kontatutako 12 istoriotan.  Apropos bilatu dugu estilo-aniztasuna, eta aniztasun hori da, hain zuzen, proiektuaren baliorik preziatuena eta agerikoena.

Trailerra