Lady Bird: Film txiki, Zinema handi

Lady Bird: Film txiki, Zinema handi

Lander Arteaga E. - 2018-02-23T03:23:00+01:00
Epaia:

Lady Bird Greta Gerwig aktoreak bakarka zuzentzen duen lehenengo filma da. Istorio xume baina indartsu bat, bikain kontatuta eta modu zoragarri batean gainera. Lady Bird film txiki bat da, baina Zinema bikainaren adibidea ere.

Gazte batek nerabetik heldutasunera egiten duen bidaia kontatzen du, askotan ikusitako ideia bat baina gidoi hurbil eta erakargarri baten bidez. Gerwig berak sinatutako gidoia puntada zehatzak ematen ditu, solasaldi bikainez jorratuta eta erritmo lasaien indarrarekin.

Lady Bird protagonista gazteak esperientza ezberdinak biziko ditu, maite ez duen bere bizitza atzean utzi nahian. Bizitza eta Sakramento. Sentimentuen barnera bidai sentitu bat, hazkuntzaren beldurren, desioen, gorrotoen eta esperientzien ispilu. Pelikula xume eta sinple bat osatuz, hitz larriz idatzi beharreko zinema osatzen du Gerta Gerwig. Nola? Baliabide teknikoetan gailentzen ez dena, zuzendari lan zoragarri batekin orraztuz.

Eta guzti honen ondorioz, eta ideia horretaz baliatuz, Saoirse Ronanek eta Laurie Metcalfek bi pertsonaia hunkigarri osatzea lortzen dute. Biak Oscar sarietarako izendapen banarekin, pantaila handian biak batera ikusten ditugun bakoitzean beste guztia berdin digu. Biak protagonista nagusiak, biak biziko dugun bidaiaren gidariak. Hori bai, Tracy Letts  edota Lucas Hedges, besteak beste, ahaztu gabe. Aktore talde guztia bikain mugitzen gidoia zoragarri eta hunkigarri honen solasaldi dibertigarrien artean.

Jasotako sari eta izendapen guztiak merezitakoak dira, sinpletasuna maisu-lan bilakatzen duelako. Txikitasuna, handitasun bihurtzen duelako. 

 

Onena: Greta Gerwig zuzendariak bere aktoreen onena ateratzea lortzen du. Zoragarriak Saoirse Ronan eta Laurie Metcalf, baina baita ere inguruan duten beste aktoreak. Aktore-lan bikaina lortzen bada, edozein pelikula handia egiten da.

Txarrena: Zinema estilo zehatz bat da eta ikusle askok maite egingo dute, baina beste hainbat ez dute gustuko izango. Estatu Batuetan egiten den Indie Zinemaren adibide bikaina, onerako eta txarrerako.

 

Fitxa teknikoa

Lady Bird
  • Izenburua: Lady Bird
  • Zuzendaria: Greta Gerwig
  • Gidoilaria: Greta Gerwig
  • Herrialdea: USA
  • Antzezleak: Saoirse Ronan, Laurie Metcalf, Tracy Letts, Lucas Hedges, Timothée Chalamet
  • Musika: Jon Brion
  • Iraupena: 94 min
  • Estreinaldi data: 2018-02-23T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.