Lainoa eta mirabea: Erritmo eta tentsio biziko thrillerra

Lainoa eta mirabea: Erritmo eta tentsio biziko thrillerra

Haizea Etxebarria Compes - 2017-09-01T00:06:57+02:00
Epaia:

50. hamarkadako nobela beltzak gogorarazten dizkigun thriller espainiar hau, Andrés Koppel kanariarraren lehen filma dugu. Lorenzo Silva idazlearen eleberrian oinarritutako film luzeak hasieratik harrapatzen gaitu izugarrizko argazkigintza baten bidez eta Koppelek sortzen duen tentsio giro etengabearen bitartez.

Verónica Echegui aktoreak modu oso onean harritu gaitu ere, bere pertsonaiak filmean zehar daukan garapenari esker, edozein polizia thriller batean aurkitu dezakegun "femme-fatalaren" papera burutuz.

Nahiz eta agian gidoi aldetik zati makal batzuk aurki ditzakegun, ikustea merezi duen pelikula bat da. Pertsonaiak oso ondo burututa daude eta merezi duen gauzetariko bat da ez direla betiko dikotomian galarazten, ez dituzte txarrak eta onak ezberdintzen, pertsonaia guztiak baitute alde ilun eta ezagutu ezin dezakegun bat.

 

Onena: Erritmo ona eta tentsio etengabea.

Txarrena: Xehetasun gehiegiren bitartez ikus-entzulea nahastea lortzen dutela.

 

Fitxa teknikoa

Lainoa eta mirabea
  • Izenburua: Lainoa eta mirabea
  • Zuzendaria: Andrés M. Koppel
  • Gidoilaria: Andrés M. Koppel, Lorenzo Silva
  • Herrialdea: Spain
  • Antzezleak: Quim Gutiérrez, Verónica Echegui, Aura Garrido, Roberto Álamo, Sanny van Heteren, Cristóbal Pinto
  • Musika: Adrian Foulkes
  • Iraupena: min
  • Estreinaldi data: 2017-09-01T00:00:00

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.