Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa (2018)

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Leo Da Vinci: Missione Mona Lisa Urtea: 2018 Herrialdea: Italia Zuzendaria: Sergio Manfio Aktoreak: Evrim Akin, Harun Can Gidoilaria: Anna Manfio, Francesco Manfio, Sergio Manfio, Davide Stefanato Musika: Marco Fedalto Produkzioa: Gruppo Alcuni Generoa: Animazioa Iraupena: 120 min Adin kalifikazioa: Denentzat Estreinaldi data: 2018/04/13

Sinopsia

Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio. Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra. Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak. 

Trailerra

Argazki galeria